Udaberrian kardantxuloak eta txokak harrapatzen ziren
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-037-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Udaberri partean txoritarako afizioa izaten zen: kardantxiloak, eta abar. "Reklamo"arekin. Kardantxiloa eta txoka harrapatzen ziren gehien. Iñurritzatik kostarako bidean asko izaten zen.
- Proiektua: Euskal Herriko txori eta animaliak
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2005(e)ko abuztuaren 01a
- Iraupena: 0:02:00
- Erref: ZAR-037/010
- Kodifikatzailea: Asier Sarasua Aranberri
- Gaia(k): Aisia » Mendia eta hondartza » Errekako arrantza eta ehiza , Natura » Fauna » Hegaztiak
Transkripzioa
- Eta lehen asko izaten zan hori?
- Leheno udaberriyan, betikua, aste santoko buelta bakaziyotan, danok txoita. Hor, hemen inguruko mendi guztiyak beteta eoten zian, zeakin, jarri arbol koskorrak, bere kaiolak, jarri [pixka] bertan, ta hantxe goizian, egunsentiyan han. Hori... Geo asko galdu zan, baiña hasieran... Ta geo umiak, [...]saldu ta danetik.
- Bai?
- Bai, bai, bai, bai. Onenak, onenak...
- Etxe guztietan izango zan.
- Bai, onenak apartatu, bakoitzak beriak jarri reklamoako, ta hortik aurreakuak, kantatzen ez zuenak, saldu.
- Eta kardintxuloa beti.
- Bai, kadintxulua, txoka 're bai.
- Txoka 're bai.
- Txoka 're bai, eta taiña 're bai. Hiru habek zian hamen harrapatzen zianetatikan pixkat zea zuenak, joera zuenak. Berdel hoiek eta habek ya kapritxoko jendia izan behar zun, baiño hiru habek eozeiñetan. Ta taberna danetan jarrita eoten zian zintzilik, bai, onenak haiek dia, txoi danak, askosez fuertio kantatzen due.
- Tabernan?
- Bai, karo, bertako anbientia builla haundikua da, ta beak gehio kantatzen du. Harta ohitzen da. Baiña nabarmena, e!, bai. Txoka.
- Eta hau nun izaten zan, txoka ta harrapatzia? Hemen, e, inguruko...
- Danian?
- Danian, bai. Hamen, e, zeatikan, este... Iñurritzatik kosta nola juten zea, horko emisaioko horko bideko hortatik juten bazea, uaindik kardintxuluak sentitzen dituzu hor udaberriyan, bertakuak. Txokak 'e bai bertan. Eta hor leheno izaten zan pepita hola, haziya bezela puntan zeakin, este, loria bezelako zea batekin, hua jatea. Pilla eoten zan. Bertan jarri puntan zea pixka-pixkat, txoka jarri reklamua, ta, ttak, bertan, bai. Osea, hau bertakua da, kardintxulua 're bai. Ta kardintxulua uaiñ 'e bai, gutxi aitzen dezu oso. Baiño kardintxulua bai.
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!