Herritarren arteko giroa: jendea elkartuago zegoen
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-031-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Errepublika garaiko aldaketa eskolan. Karabineroek eta denek euskaraz ikasi behar izaten zuten orduan. Ez zen arazorik jendearen artean, giro ona izaten zuten elkarrekin. Gerraostean ere orain baino elkartuago zeuden, eta nahiz eta dirurik ez izan, tabernetan kantari ibiltzen ziren.
- Proiektua: Zarautz Hizketan - Zarauzko euskara eta ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Belen Maiz - Fernando Muniozguren
- Data: 2005(e)ko maiatzaren 17a
- Iraupena: 0:02:04
- Erref: ZAR-031/014
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Euskara » Euskararen egoera , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Ikastolak , Politika » Gerra aurrea » 1931-1936: II. Errepublika
Transkripzioa
- Sentituko zan errepublika garaian ta, pixkat, e, frankismoan baiño hobeto, eskola irikiyagua izango zan, ez?
- Errepublika garaian? Kendu in zituen sotanak eta. Traje, trajiakin ta hola ibiltzen zian ta hermanuak 'e bai, bai. Ta hemen orduan ze, errepublikanuak zenbat izango zian, ba? Danak euskaldunak eta erdaldunak 'e karabiñero ta holakuak eta ikasi beharko euskeraz. Danak earki ikasten zuen! Muxarra ba al dakizu zein da, Muxarra? Potxotan ta ibiltzen dana, aguazilla? Haren aitona karabiñerua zan, baiño earki ikasi zun euskeraz, joe! Beharko! Iñork ez zekin erderaz, guk ez gendekiun erdera. Ta, hantxe, karabiñeruak zeatan, nola, domino o esaten zuen o hortan, ttak eta tak ibiltzen zian hoiek. Ta, ez zeon gauza haundiik, ez eztabaidik eta. Bat zeon hamen, e, karlistak eta nazionalistak euki zuen pixkat zea. Baiño geo, gerra honek hondatu zun dana. Gerra ezkeo dana nahastu zan ta, ... Ta orduan, gerra bukatu ta geo, halare jendia alkartuta ibiltzen zan. Ta beste anbiente bat oainguan aldian. Launarte gehio. Diruik 'e ez gendukan. Paga ze emango ziun, ba? Ta, tabernetan kantatzen ta kuadrillak eta. Ta beste kuadrilla juntatu ta danak kantatzen, ta.
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!