Zarautz (Gipuzkoa)

Dontzeila-lanak

Dontzeila-lanak Dontzeila-lanaren baldintzak. Hamabostean behin irteten ziren. Berak dantzara joaten uztea eskatu zion nagusiari. Langile asko zeuden etxean, medikuak kontsulta etxean pasatzen zuen eta.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-028-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Dontzeila-lanaren baldintzak. Hamabostean behin irteten ziren. Berak dantzara joaten uztea eskatu zion nagusiari. Langile asko zeuden etxean, medikuak kontsulta etxean pasatzen zuen eta.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta gaztia, ta laun bat nekan eskolatikan. Eta hamarretan zea izaten zan plazan, dantzaia izan naiz, hori bai. Plazan musika izaten zan, ta lehenbiziko piezak. Hamarretan etortzen zitzaixkiten ba, afaita, baiño hamar ta laurdenak izaten zian. Lehenbiziko pieza bukatuta etortzen zian. Ta ni ze iten? Tinbria jotzen zian, ta erten, ta dantza erteten nitzan. Pieza hoiek in ta itxea etortzen nitzan, ta. Eta hor eoten zan beti, hor eoten zian, ta etxekoandria beti hor eoten zan, ta piezak indakuan bukatzen zan. Eta ikusi iten zilako, ta aurrexio juten zan. Eta, jun eta, "¿qué es esto? Cenar y aquí, nadie pa sacarnos la cena". "A, bueno, a mí el aita me dijo que, que estuviera un año y ya he hecho el año, y ya voy por el segundo año, y así que, entoces me voy pa casa", esan niyon. Eta esan zian, "Oi! No me dejes con dos años al niño, otro año aunque sea, por favor, otro año, otro año, otro año". "Ah, pues me tendrá que dejar ir a bailar esas piezas", esan niyon. Ba, hamabostian bakarrikan erteten giñan, e! Ta bea igual lau t 'erditan erten ta zortzitan itxea, bai, libre eguna. Hiru genden, e. Ta geo gaiñea interina, ta.
- Jo!
- Bai, bai. Hiru haur ta...
- Langille asko etxe batian, ez?
- Bai, bai, bai. Baiño, klaro, meikua zan, e! Eta lan asko zeon etxeko garbitasunian 'e bai, ta geo, Oriyotik etortzen zan bat, labandeitza itea, garbitasuna itea. Bai.
- Kontsulta etxean pasatzen zun?
- Bai, bai, bai. Konsulta itxian pasatzen zun. Ordun ez zan hola zeaikan. Garai haitan konsulta itxian zan. Horreatikan ni jun nitzan horrea. Ahizpak bihatzian miña in zulako [...]. Bestela Zumaian eongo nitzan. Ez zait damutu, e! Karo, eskola gehio jakingo nun, baiño...

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia