Dontzeila-lanak eta janzkera
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-028-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Zarautz Hizketan - Zarauzko euskara eta ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Belen Maiz - Fernando Muniozguren
- Data: 2005(e)ko maiatzaren 10a
- Iraupena: 0:02:10
- Erref: ZAR-028/007
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Lanbideak » Neskameak
Transkripzioa
(Besteen haurrei bularra emateaz dihardu)
- Ta, ordun, normala izaten zan orduan norbaitek ezin [...], ba...
- Bai, ahal bada, bai, bai, bai. [Iruiñak], ez, e... ["Añas"] eta nola esaten zian. "Aña seca" ta, hala esaten zian erderaz. Hemen nola udako jendia, aristokratiko asko ibili dan, hor haurrak hazteagatikan hasten zian, haurrak izan zituenak, haurrak. Beste batzuk amak izaten zian, batez, gu eon giñan bezela neskame, umiak ateatzan. Ta geo dontzeilla jarri zien. Eta geo atea zuen beste ume bat eta seituan jarri zien nei dontzeillatzat. Eta, graziya iten zien: "No te prepares demasiao, e! Que viene el marqués de no se qué y no se quién ta no se cuánto", aristokrazikuakin asko ibiltzen zan. "Y también viene un cura que es un poco...". "Jolin! Ze esaten ai da hau?", esaten niyon nik. "No te prepares demasiao, e!". Geo, kofia ta jarri ta kapakin ta erteten nitzan, eta esaten zien, este... Nik, ajatu in zitzaiten euzkiyakin, ta, ez nun jazten, ta bate gabe erteten nitzan. Ta balkoira erten ta, "¡sube!", esaten zian. Ta iyotzen nitzan, ta zea, e, jartzeko, [...], "ba, berriya in diazu, ba. Ajatu-ajatua dao ta hori lotsagarrikeia da, bate gabe hobia, hobeto nao. Eta, "askoz guapao zabezela danak esaten due". "[...], beak esango due, ni nahio det hori gabe ibili, baiño ibili beharra dakatelako ibiltzen naiz". Jaitako ya dotoreauak nezkan, ta asteako [...]. Geo aldatu zixkien, bai.
- Ordun, ume zain hiru urte in zenun etxe berean?
- Bai, bueno, dontzeillatzat jarri zien geo, e. Eta umiakin ertetzen nitzan. "Baiño hortikan erteera zeik ez dun, e!", txikiyakin hartu, ta Gran Hotelea. Beti Gran Hotelian eon behar izaten nun [...], eta han. Geo eguardiyan etortzen nitzan, eta hor katxarrera esaten zizakoen bat eoten zan, eta karameluak eta 're saltzen zitun, e, Azara kalian zekan itxe bat. Eta harei lagatzen giñun, itxeatzen ez zan haur hori. Eta hantxe [...] jeisten giñun, eta nik bazkaldu o zeatu ta in bitartian, eta geo berriz jetsi, ta horrei lagatzen giñun, ta nik ya jun behar banun, pixkatian jartzen zuen, ta geo dontzeilla zeonak eramaten zun. Ta geo ni dontzeillatzat gelditu nitzan, ta. Geo bi urte hala in nitun.
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!