Espainiako txapeldun geratu zen bola-jokoan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-023-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Zarautz Hizketan - Zarauzko euskara eta ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Fernando Muniozguren
- Data: 2005(e)ko apirilaren 21a
- Iraupena: 0:03:10
- Erref: ZAR-023/015
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Aisia » Taberna giroa » Jokoak
Transkripzioa
- Ta, ze teknika behar zan hor, hola jotzeko? Ona, ondo jokatzeko ze teknika?.
- Ikasi in behar botatzen bola. Bola zuluakin eoten da. Ta kurpilla eman behar bolian.
- Kurpilla eman behar.
- Kurpilla eman behar ta oholian ondo atea behar, zuzen o. Pixkat goroxio o beheroxio, terrenua nola daon, han geo brillan tartea sartzeko.
- Ta, txapelketaik ta ez zan ezer eoten? Txapelketaik eta.
- Bai, kanpeonatua. Nik atea nun lehenbizi regularidad. Hoi hamar bolatokitan, hamabitan o iten zan hori.
- Ze, ze, ze, nungo bolatokiak zian hoiek?
- Ba, Lasarte, Añorga, Donosti, Altza. Geo, Seguran, Zerain, Legazpi, Azpeitiyan 'e bazan ordun Komutxo o esaten ziyona, oain hura 're galdu zan. Ta, holaxen. Ta regularidadekua aten nun nik hoi bat. Ta bestia, Campeonato de España, Donostiyan. Kanpeonato Españako iten zan, ba, igual hirurogei, hirurogei eo larogei bola igual botatzen zituen. Ta ordun iten zan hamar eo berrogei onenak klasifikatu. Ta orduan iten zuen, berrogei hoiek finala jokatzen zan Donostiyan ordun, Treinta y Uno de Agostoko zea hortan, bolatokiya han zan. Ta goizian hamar bola, ta atsaldian beste hamar bola botatzen zian. Ya sorteua inda eoten zan ya. Ya bagenkiun noiz bota behar zan, goizian, hamarretan o hamat t 'arditan o segun. Ta hala, goizian bota nun ta berrogeita hamabi jo nittun nik hamarretan. Ta, geo, atsaldian nitzan atzenaldea. Berrogei zian, ta ni hogeita hamabosgarren o ez dakit zer nitzan arratsaldian. Ta zaben haundinak bi tiradetan, goiz ta arratsalde jo zittuenak ciento siete, lau zaben. Ta nik cincuenta y dos nazkan goizian. Ta, atsaldian jo behar nittun haik pareatzeko cincuenta y cinco jo behar nittun. Ta hasi nitzan bolan ta cincuenta y siete jo nitun. Ciento nueve. Goguan dakat gaiñea hura, [...] ahazten ya. El año sesenta y uno izango zan. Sesenta y uno, dos. Uno usten det zala, bai. Atea nun Campeonato de España.
- Joño! Ta sari ona? Sariya ona?
- Ez. Sari ona? Ordun [...] ba, zenbat bola botatzen zian, tanto por ciento zeatzen zan ordun. Ordun kanpeonatua atea nunen, nik ez dakit ba, durua o ze jokatzen zan. Durua botatzen giñun inkripziyua, ta ordun, zea haundiik ez. Ta geo kopa ematen zuen, kopa bai. Baiña dirua, dirua hola esateko asko ez. Nik ez dakit, ba, zenbat izango zan, zenbat izango zan, ba, ordun, ez dakit ba, bostehun pezta o? Bostehun pezta, askoz gehio ez da izango.
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!