Zarautz (Gipuzkoa)

Soldadutzara orduko 700 pezeta irabazi zituen boletan

Soldadutzara orduko 700 pezeta irabazi zituen boletan <p>Udaletxe ondoan bolatokia jarri zuten eta hantxe hasi zen boletan. Nola jokatzen zen dirua. Soldadutzara orduko 700 pezeta atera zituen eta diru-horrekin lasaiago ibili zen soldadutzan bokadiloa janez eta "txupin" ardoa edanez.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-023-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Udaletxe ondoan bolatokia jarri zuten eta hantxe hasi zen boletan. Nola jokatzen zen dirua. Soldadutzara orduko 700 pezeta atera zituen eta diru-horrekin lasaiago ibili zen soldadutzan bokadiloa janez eta "txupin" ardoa edanez.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bueno, hoixe, hoixe pixkat igual sakondu behar deu, ba, bolako kontu hori. Noiz hasi ziñan jokuan hor, boletan?
- Ba, ni hasi nitzan, hamen lehen-leheno bazian bolatokiyak, baiño hemen ta Azken Portun eon behar zuen. Ni ya mutil koxkorra nitzan ta ordun ez nitzan ni hor ibili. Baiño hamen bolatoki berriya jarri zuen, Sakana taberna nola daka? Hor, baztar hortan, zea, ayuntamientuak dakan zea hortan, bolatokiya zeak, linternero txikiya zeatzen zan ordun, Agirrezabalaga edo. Ta haik jarri zuen bolatokiya. Ta ni han hasi nitzan. Bola botatzen zuen bolaiak, eta geo brillak jarri ta bola bueltan botatzeko handikan. Bola bueltan bota ta brilla jarri ta, han ikasi nun nik, handikan. Geo hasi nitzan bola ikasi nunen zeakin, onakin ta botatzen, ta hor iten zan kartak partitzen zitun, pezeta bat karta bat. Ta, bi tiradatako. Bi tiradatan gehiena jotzen zunak, zenbat karta zian, ba. Hamar bazian, hamar pezta. Geo hamar pezta hortatikan pezeta bat o kentzen zun bolantzat o zea, materialantzat.
- Nagusiyak.
- Nausiyak kentzen zun, hoi kentzen zun. Hantxen, jo ta ikasi nun bolan ta. Soldauska juteako zazpirehun pezta o ahorratu nittun nik han irabazita, soldauska juteako. Jolin! Alde earra in zian ordun!
- Saio ederrak inda, ordun!
- E?
- Saio ederrak einda.
- Bai, bai, bai. Esan ziut, ba! Jaia etortzian goiz ta arratsalde han jartzen giñan boletan. Guetzako ez zeon zea, nesketan ta zeaikan, musikik, dantzik eta zeaikan. Hantxen boletan. Ta bola gaiñuntzian, ba, esan ziut, partidaen bat o beste iten bagiñun han tabernan, ta geo handik itxea. Ez nun zeaikan, dantzako ta afiziyoik izan.
- Ta zazpiehun pezta soldautza jun aurretikan irabazita.
- Bai! Irabazi nittun nik hor. Ordun mahaia iten zan, ta boletan ta, pixkana-pixkana-pixkana, ba, zazpirehun pezta ahorratu nittun soldaduska juteko. Joño! Orduako asko!
- Asko.
- Asko.
- Ta diru horrekin, ze, soldautzan hobeto?
- Aber! Hara juten nitzan han, bokaillo bat jateko ta, txupiñak saltzen giñun, limonada boteillak zian hola, txikiyak. Ta haitako bat hartu, ta bokaillo bat. Nik eunero raziyua nakan, ta kontuan. Baiño beste asko bazian han, mondragoitarrak eta, bazian han juten zian ta eamaten zuen diru guztiya eun batian biyan gastatzen zuen haik. Ta geo, han eoten zian, zea, hola. Nik, berriz, eunero-eunero-eunero hantxen, bokaillua jan, ta txupiña o zea, ardo botilla txikiya ean. Ta geo tartetan launakin ta han bazian kantinak, ta kantina jun, oggik ez zan ordun, ta. Han ogiya eoten zan, ta intxaurrak eta, ogiyakin ta ardua, han eaten giñun launakin.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia