Jertseak egiten zituzten makinan
- Proiektua: Zarautz Hizketan - Zarauzko euskara eta ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Belen Maiz - Fernando Muniozguren
- Data: 2005(e)ko apirilaren 19a
- Iraupena: 0:01:12
- Erref: ZAR-019/022
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Ekonomia eta industria » Emakumeak lan-munduan (etxetik kanpo) , Lanbideak » Sastreak, jostunak
Transkripzioa
- Ta lanian ta zenbat urtekin eo nola hasi ziñaten...
- A.: Seituan.
- ...ze eskolan zenbat urtekin...
- A.: Hamalau urte arte.
- R.: Gerra arte.
- Eta lana, gero hamalau urtetik aurrea lana?
- A.: Lana, bai, bai.
- Ze lan edo?
- R.: Itxian [...].
- A.: Danetik, danetik iten gendun.
- Esate bateako?
- A.: Jertsiak iten giñuzen guk, jertsiak makinan.
- R.: Makinan jertsiak.
- Etxian bertan?
- A.: Bai, behian, behian.
- I.: Behian.
- R.: Nik ikasi nun, eta geo behian iten genun lana.
- Ahizpak, e! Denan artian?
- R. I. A.: Bai.
- Industria txikiya, orduan?
- Hori, ba!
- Ez, guetzat oso ona. Guetzat...
- I.: Ez zan lanik falta.
- Eta ze jertse klase edo ze iten...
- A.: Danetik, danetik. Bakizu, jertsiak milla klase dia. Batzuek itxitakuak, bestiak irikitakuak, bestiak rayakin, ta danetik!
- Ta jentea ze etortzen zan neurriyak hartu ta itea?
- A.: Neurriyak hartu ta in.
- R.: Baiña lehenbizi josten ikasi in behar.
- A.: Geo josi, klaro.
- R.: Geo josi. Eskolan [...] guk jertse iten.
- Nun ikasi zendun josten, etxian bertan? O zenek erakutsi?
- R.: Nik ikasi nun, ez, nik ikasi nun Donostiyan.
- I.: Hola da, ta geo pasa.
- A.: Bai, ba, zaharraguak pasa iten ziyon bestiai.
- R.: Ikusiko ziñun zuk makina hoiek...
- Bai, bai.
- R.: ...holako haundiya gendukan guk, hiru genduzkan.
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!