Emakume Abertzaleen Batzan euskaraz ikasten zuten
Emakume Abertzaleen Batzan ibili zen eskolan Rosario. Klaseak ematen zituztenak ez ziren irakasleak berez. Miren Garate irakaslea. Dena euskaraz irakasten zieten. Hainbat gai irakasten zizkieten: eskola kontuak, pianoa..
- Proiektua: Zarautz Hizketan - Zarauzko euskara eta ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Belen Maiz - Fernando Muniozguren
- Data: 2005(e)ko apirilaren 19a
- Iraupena: 0:01:24
- Erref: ZAR-019/011
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskolaz aparteko ikasketak , Politika » Jarrera politikoak » Abertzaleak , Familia eta harremanak » Sexua eta generoa » Genero berdintasuna
Transkripzioa
- Leheno esan dezu batzokiyan antzerkiya iten zenula.
- R.: Bai!
- Ikasi 're han iten zenuen? Eskola harea juten ziñaten, o noa juten ziñaten eskola?
- R.: Ez, ez, ez, ez, ez!
- A.: Han ikaste zuen.
- R.: Ikastola zeon hemen Errustanekua, ez al da? Itxia nola dao! Arrandeia ta zea, hemen, ixkiña hontan.
- Bai.
- I.: Harateia ta arrandeia.
- R.: Hori zan Emakume Abertzale Batza. Hua zan emakumiena.
- Aaa!
- R.: Eta hara juten zian, ba, maestrak ez zian baiña, denbora zakaen erakusteko, ta hoiek erakusten ziun, Miren Garatek, [...] izango dezu zuk, hua berez andereñua zan, eta hoiek danak guri euskeraz erakusten ziguen: geografia, zea, [...], baiña geo gerra etorri zan ta hala geatu giñen.
- Euskal Herriko kontuak haiek.
- R.: Bai! Haiekin, bueno!
- Ta kantaik eta zerbait ikasi al zenuten haiekin, kantan bat eo hola.
- R.: Kanta?
- Bai.
- R.: Irakurtzen ta zeatzen ederki asko. Nik ederki...
- I.: Idatzitzen.
- R.: Bai.
- A.: Euskeraz haiek erakusten ziyoen.
- R.: Haiek erakusten zien.
- I.: Bai.
- Bestelako eskoletan erderaz ein behar.
- R.: Bai! Baiña gu giñan zea bat, kuadrilla bat, hamar o hamabi giñan ta gendukan gure maestra idazteko, bestia hitz eiteko, bestia... pianuan zeak ematen zizkiun. Ni hasi nitzan pianua ikasten, baiña gerra hasi zan ta akabo, [...] giñan.
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!