Jolas eta jokoen inguruko lexikoa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-015-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Zarautz Hizketan - Zarauzko euskara eta ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Belen Maiz - Fernando Muniozguren
- Data: 2005(e)ko urtarrilaren 17a
- Iraupena: 0:01:50
- Erref: ZAR-015/011
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Jolasak
Transkripzioa
- (P) Nik oan aitzen ez dituten hitzak, hola, konparaziyo batea, kaniketan hola esan det leheno, hori iten giñula. Kaniketan bakizu, no? Jokua. Ta, kanikak galtzen bazituzun, esaten zion "kribi natxiok!", kribi. Akordatzen al haiz?
- (M) Bai, iten zan, bai, jokua izaten zan kanikak, jokuan, ta, danak galtzen zitunian, kribi.
- (P) Zuk igual sei kanika dazkazu, han, jokuan, ta, kaxk eta [arragori], kaxk, kaxk, eta geo arra bi izaten huan, bi kanika. Kaxk, eta geo geatzen bazan arran barruan... Ta [...] kaxk eta arra bi, ta esaten zan orduan kribi. Eta irabazleai, ez zea, bakarrik, kaniketan, e!, irabazleai, lapatxa. "Hi, lapatxa haiz!", "joe, hi lapatxa", "hi, lapatxa haiz", lapatxa.
- (M) Onai, onai. Ona zanai jokatzen, danian, lapatxa deitzen zitzaion.
- (P) Nik oain ez diyat behiñ 'e aitu.
- (M) Kribi, kribi.
- Nik ez nitun ezagutzen.
- (I) Oain potrosua esaten dek hori.
- (P) Kribi... bai, bai. Esaktamente. Esaktamente.
- (M) Lapatxa esaten huan abilidosua, batzuk izaten dia danian abilidosuak dianak, hoiek dia lapatxak.
- (I) [...] da petauta bezela, ez? Petauta.
- (P) Bai.
- (I) [...] Oain petauta esaten da: "petauta [...]".
- (P) Bai, kribi.
- (M) Kribi, danak galtzen zitunian, kribi natxiok.
- (P) Kribi, joe, "kribi natxiok". Jota!
- Peto, jota.
- (P) Bai, peto. Kribi. Ze, zenbat, baiño... kribi ta. Geo, kaxketa [arragori] izaten zan, esan dizut. Ta geo, bat, kanika bat izaten zan, kanika batek bestia jo behar zenun, ta geo iten zan kanika apartatu, ta, arra, honei arra deitzen zitzaion, arra. Ta igual kanika hemen, juxtuatik aillatzen ez, baiño baliyo zun. Pasaran zijuan batek, "aizu, arra ingo, arra ingo?"...
- (M) Bai, bai, bai.
- (P) Ta askotan, Xebastian Ziotzak holako eskua ziyan, ta hua pasa zai, ta igual bi egun. Jode!
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!