Zarautz (Gipuzkoa)

Eskola

Eskola Zenbat ziren familian. Baserrian nortzuk bizi ziren. Txikitako kontuak. Noiz hasi zen eskolara. Maisu-maistrak nortzuk ziren. Urtetako eskola noiz kendu zuten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-011-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Zenbat ziren familian. Baserrian nortzuk bizi ziren. Txikitako kontuak. Noiz hasi zen eskolara. Maisu-maistrak nortzuk ziren. Urtetako eskola noiz kendu zuten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta, zenbat, zenbat anai-arreba ziñaten baserriyan?
- Gu, hamar izan ta* zortzi hazi, bi txikittan jaio ta beehala hillak.
- Zenbat neska ta zenbat mutil ziñaten?
- Ba... bizi giñan lau neska ta lau mutill, zortzi.
- Eta, zein gehio bizi zan baserriyan zuekin?
- Pues, amona eta aita-amak.
- Eta, gogoratzen dituzu txikitan, zure txikitako urte haiek baserrikuak? Ze iten zenuten ta?
- Ba, eskolan hasi nitzan kumuniyo txikiya in ta, ein ta segituan, eta zortzi urte nittunian jun zan maistra, bakaziyuak hartu zitun, ta gehio ez zan etorri. Hurrena etorri zan hamaika urte nitunian, ta orduan 'e [...] zenbat ingo zitun ba, urte pare bat eo. Albisturko hua zan gaiñea. Ta berriz 'e alde in zun, eta, geo, aitona zahar bat bazan, hola, eskian ez baiña, zea, Parrokiko Santo Kriston eskia ta Urtetako San Sebastianen eskia, bi, neguan bi txandetan ibiltzen zan. Zeakua zan, hor, Lasartetikan, Añorgaldeako horkua, zea, etorrita ta sei duro entregatzen zitun Urtetan. Ez dakit beak gixajuak zenbat irabaziko zun! Ta, hua 're tartietan, hillabetian bat eta zean, baserri baten ta besten ta, ta guri eskola ematen jardutzen zan, baiña, ez zekiyan zean... Dotriña eakusten ziun da, errezuak eakusten zixkigun da, eskribitzen 'e eakusten ziun, baiña kuentetan ez zekiyen beak, eta... hola zeatu giñan. Eta geo, nik zenbat urte nitun?... Hamahiru, hamabost, hamabost urte o, holako bat izango nittun, o igual gutxiyo, ba, hortxe, hamalau urte o, Mugika maistra etorri zan, azkoitiarra bea izatez. Gizona Bergarakua zun, eta pintoria, ta Ameriketa junda ta ibiltzen zitzaion. Harrek in zittun bastante urte, harek ingo zitun dozena erdi bat urte, bai. Ta geo, aldi batian beste maistrik ez zan izan. Ni ezkondu ta geo zeakua, este..., Aiten-Etxeko hortan bazan beste palaziyo legeko bat, nola esaten ziyoen harei?
- (Alaba) Montetxio?
- Montetxio! Montetxiokua, hola, burua 're oso ondo ez zuna, hua 're...
- (A) Oain Montxio...
- Bai...
- (Laguna) Muntxio, bai. Hor itxe bat zan.
- Hua ta, hola ibiliyak zian geo. Hua 're denboa pixkaten bai, ta geo Donostitikan etorrita 're bai ta, hola ibilli zian, urte batzuek pasa zituen gure baiño gazteaokuak, ni ezkondu ezkeoko kontuak.
- (L) Baiño, zu ya alde inda handikan...
- Bai, handikan alde inda ni. Eta geo gerra altxa zanian, Mugika hua 're hemendikan alde in zun, ta gehio ez zan bueltatu. Eta geoztikan zeoze maistra o berriz 'e kastillana, euskeraz ez zekiyana o, izan [...] beste urte paren baten eo hola geue gaztiak. Eta geo akabo gehio. Geo, hurrena eleizan da, zean, obrak eta iteko ta, orduan kanbiatu zan, kamiyuak eta Urteta orduan in zian ta, denbora haietan in zuen ba, eskola hori dana erdi ustelduta omen zeon ta hua kendu ta obrak in zituen. Eleiza arreglatu eta zea 're ein ziyoen, portikua 're, zea, Jesus Maria, hori, nola esan behar det...
- (L) Zibitayua?
- E?
- (L) Zibitayua?
- Zimitayua! Zimitayuakin ta, hola prepaatu zuen da eskola hua ya kendu zan, usteldua zeon ta. Eta geoztikan, ba, Zarautza eskola ikasi behar zunak.
- Euskeraz edo erderaz eman zenun?
- E?
- Garai haietan euskeraz o erderaz ikasi zenun? Han lehenbiziko...
- A! Nik, guk, euskeraz, baiño zeak, zazpi urtetikan ... a, seiekin hasi nitzan, eta zazpi urte tarte hortan zea zan, Juliana, Doña Juliana, Ziotzaneko Pedron andria, irundarra.
- (L) Hura gero San Pelaion eon zana?
- Bai, hua zan aurren-aurrena zea etorri zana... Urteta etorri zana. Hemezortzi urteko nexka gaztia, geo, bestia, hamasei urtekua, laguna, ahizpa, etorrita, Maritxu, eta... baiña haiek 'e, esaten due ba...
- (L) Erderaz haiek 'e, o euskeraz?
- Erderaz eakusteaagatikan jartzen ziun kastigua, belauniko, besuak zabalduta, euskeraz iten gendulako, ni baiño zaharraua...
- (A) Baiña beak bazekiten euskeraz?
- Bai! Baiña gu erderaz ikasteaatikan zan hua. Eta hantxe, danak ibiltzen zian: 'venir y llegar '... euskera batek baiño bestiak baldarrao eiñez, ba, ahal zan mouan.
- Ta zer zan 'venir y llegar '?
- Etortzeko 'venir ' eakutsiko ziyoen ta han bazian batzuk hola hitz eiten zuenak, gaizki!

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia