Aisialdia: gaztetan pilotan; gerora kuadrillarekin sagardotegietan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-006-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Kirola. Pilotan eta korrika egiten zuen, baina gerra-garaian dena bukatu zen. Ze frontoi zeuden: Errustaneko okindegikoa, Zinema, fraideetakoa.. Behin 18-20 urte ezkero mutil-kuadrillak elkartu eta sagardotegietan ibiltzen ziren. Tokan jolasten zuten. Galtzen zuenak erronda ordaindu behar zuen.
- Proiektua: Zarautz Hizketan - Zarauzko euskara eta ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Belen Maiz - Miren Zabaleta
- Data: 2004(e)ko abenduaren 01a
- Iraupena: 0:02:29
- Erref: ZAR-006/012
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Aisia » Taberna giroa » Jokoak , Aisia » Kirola » Pilota
Transkripzioa
- Eta, orduan, e, zure gazte denboran kiroleako zaletasunik eta ba al zeon hemen Zarautzen?
- E?
- Kiroleako zaletasunik ba al zeon hemen Zarautzen?
- Ez det ondo...
- Kirolik iten al zan?
- (Emaztea) Aber kirol-gauzikan iten zan? Deportia!
- Deportia?
- (E) Bai.
- Ahal zunak ahal zuna iten zun.
- (E) Pelotan, pelotan.
- Ni pelotan, korrika 're bai iten nun, batzokitikan. Geo, gerra etorri zanian hura 're dana bukatu zuen ta gelditu in behar.
- Gerra garaian dana bukatu in zan.
- Dana bukatu zan hamen, K.O. Hamen ez zan ezer 'e gelditu. Hamen beste ezer ez zan. Danak frentian, ta zean ta. Hamen ez zan ezer iten, ezertxo 're ez zan hamen: ez arraunik eta ez zeik, eta. Ezta ezer 'e! Leheno, gure gazte denboan, hoixe pelotan, fubolian, kostan, ta deportia dexente in giñun.
- Ze frontoi zeuden Zarautzen? Bat esan dezu, frontoiak, zuek in zenutena?
- Bai. Geo beste frontoia bazan, e, Noizbait haundiya. Baiña horrea iñor ez zan sartzen. Hori Erdoiztaneko panadeikua zan ta, itxiya eoten zan hura. Ta geo bestia Zinema, han, han bazkaldu ta seituan hara.
- (E) Ta geo Frontoi Txikiya nola dao...
- Geo Frontoi Txikiya daona.
- (E) San Francisco kalian? Hori 're bai.
- Frailetako frontoia han, ta toki askotan geneuzkan. Terreno hotan geuk indakua 're bai. Pelotan asko iten giñun, ahal giñun bitartian. Ta geo kanbiatuz, kanbiatuz, kanbiatuz, ba, orduan ohitura zeon, ta behin hemezortzi hemeretzi urtekin o, hogei urtekin, launak iten zian, ta saardoteitik saardoteira. Saardotei asko zan. Ta saardoteira jun ta han tokan ibili, tokan.
- (E) Ez dakit jakingo duen zer dan toka...
- Bai, ez. Bueno, nei. Esplikatu, bai, nik ez dakit. Nola da toka?
- Toka da, zea bat, e, txabola bat bezela, irikiya, ta zea bat daka, burdi bat forma hontan peatuta daona, ta zeak, burdizko zea batzuekin. Bota, ta hua jo behar urrutiyan, aitzen? Holako ixtuak zian, ta tokan. [...] zan, afiziyo haundiya zan.
- Nun zeuden tokak? Nun zeuden toka...
- Saardotei danetan.
- (E) Asko, toki askotan.
- Bai, bai, ta han juntatzen giñan zortzi, igual hamar laun, batzuek kuadrillak izaten zian bostekuak. Gu gutxienez bagiñan zortzi o beatzi ta, toka ronda, zenek gutxina jotzen zitun, paatu in behar.
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!