Zarauzko txistulari banda
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-003-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Beraien taldea osatu ondoren, Gure Kabian ere txistulari banda antolatu zuten, eta udal banda bihurtu zen. 1950-1960 inguruan izan zen.
- Proiektua: Zarautz Hizketan - Zarauzko euskara eta ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Fernando Muniozguren - Asier Sarasua Aranberri - Miren Zabaleta
- Data: 2004(e)ko urriaren 01a
- Iraupena: 0:02:15
- Erref: ZAR-003/010
- Kodifikatzailea: Asier Sarasua Aranberri
- Gaia(k): Aisia » Kultura » Musika
Transkripzioa
- Dena dela, e, txistulari banda ofizialik ez zegoen, ez? Debekatuta...
- Bueno, hura 're in giñun.
- Gure Kabiyakua izenian eon zan, ez?
- Ni bigarrena nitzan han.
- A!
- Hango bigarrena nitzan. Osea, guk in giñuna zan gure taldian laukua jarri, baiña geo gertatu zan, etorri zan Batallón de Trabajadoresetatikan Joxe Mari Eizagirre. Hua zan primerua, gerra aurretik eondakua ayuntamentuan. Ta hareatikan esan zuen hamen ayuntamentuan, bueno ayuntamentuan, hamen gelditu zianetako batzuek esan ziyoen Zarautzen gehio txistuik ez zula joko harek. Hola jarri zian. Eta hori etorri, bigarrena zea zan, Betelu, Jesus Betelu Urdanpilleta, eta harek ez zun aurreako zeikan ez zun zeatzen. Zilbota gure aitak jotzen zun. Geo osaba Joxe jarri zan geoa, baiña guk in giñuna zan gure bandatik bi hartu, osea, Joxe Marikin sartu, ta lehengo danborrerua ta Joxe Marikin banda jarri, eta bai Kabiyan eta bai Udaletxian plaza atea. Eta lortu giñun Joxe Mari sartzia berriro han. Zeatikan zan, bea etorrita zeatikan, batailloitikan, sarrerik eta gabe, ofiziyua ebanista zan, baiña leheno funtzionaio bezela eondakua zan plazan, ayuntamientuan, eta momento haietan eskubideikan gabe. Ta lortu giñun sartzia, geo harekin jubilaziyuak eta danak hartzen zitun Joxe Marik. Baiña gu jardun giñan urte batzuetan gure banda laga, osea, jo iten giñun baiña banda bezela ya guk herriko zeak hartu, obligaziyuak hartu, jaiero herriyan jo, dantzaiak, osea goizeko zortzitako buelta, zea guztiya, obligaziyo danak bete eta bere soldatakin Joxe Mari sartu. Hori in giñun. Ta Joxe Mari beti zeakua izan zan, Kabikua, [...], han azaltzen giñan, juten giñanian konkurso batea o bestea, banda de estos, de txistularis de la Sociedad Kabiya. Guk zea atea giñun, Gipuzkoako aurreneko premiyua atea giñun.
- Ze urte zan hori?
- Hirurogeita... ez! Berrogeita hamasei eo hamazazpi o hola, Azpeitiyan.
- Oain bakizu, e, disko baten atea dela zuen musika, amerikano batek ein zuen grabaziyo batzuk. Bai, Xabier Etxabek...
- Bai, esan zian, Xabierrek esan zian.
- Esan zizun.
- Esan zian, bai.
- Bai, Juan Mari Beltranek eta emandako informaziyuakin ta, bai.
- Ya.
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!