Isidoro Unzueta Murua

Zarautz (Gipuzkoa) (1917-2001)

Biografia

Isidoro Unzueta atleta Zarautzen jaio zen. Oso gaztea zela, ama hil eta Ixpilla baserrira eraman zuten, aitonarengana. 1934ko San Jose egunean debutatu zuen Zarauzko Eusko Gaztediaren lasterketan eta hamargarren gelditu zen. Paben Arruti antolaketaren arduradunak Isidoro gaztearen dohainak ikusita, Eusko Gaztedi taldean sartzera gonbidatu zuen. Hamazazpi urte besterik ez zituela irabazi zuen lehenengo lasterketa, eta 1935. urtean, 18 urte zituela, parte hartu zuen lasterketa guztietako garailea izan zen: Gipuzkoako 2. mailakoen txapelketa eta Donostiako, Zarauzko, Bilboko, Ordiziako eta Eibarko lasterketak irabazi zituen. 1936an Espainiako txapelketako 5000 metrotako finalean bigarren egin zuen, eta Berlingo Olinpiadetara joateko hautatu zuten. Baina gerra iritsi eta bertan behera geratu ziren Unzuetaren itxaropenak.

Zintak

KodeaDataProiektua
ZAR-109 1987 Zarauztar aitona-amonen hizkera

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia