Imanol Urbieta Beristain

Zarautz (Gipuzkoa) (1934-2016)

Biografia

Zarauzko musika plazan jaio zen 1934an. Hamar anai-arrebatatik hirugarrena izanik, bera baino txikiagoak loaraztea zen bere eginkizuna, sehaskari eraginez. Esperientzia horrek eta beraien etxean piano bat egoteak betirako bideratu zuen musikarantz, zaletasun moduan lehenengo eta ogibide bihurtuz gero. 6 urterekin hasi zen musikaren kulturan barneratzen eta 8rekin bazuen pianoko irakaslea, txistua jotzen ikasia zen eta klarinetearekin hasita zegoen. Musikagilea, pedagogoa, psikomotrizista eta batez ere sortzailea. 40 urtetik gorako ibilbidean, kontaezinak dira berak sortutako haurrentzako abesti, melodia eta musika zein ikaste-metodoak, 60tik gorako diskotan plazaratuta: "Xirula mirula", "Xixupika", "Haurtxoa", "Urtxintxa", "Txanela", "Zarautzeko haur kantariak", "Amonaren kutxan", "Haur kantarien birlorak", "Axelko, otsoko eta Beleko", "Lau katu eta danbor bat", "Gabon gauean", "Bizarzuri", "Kansenia koralez koral", "Kun-kun lo lo", "Handitzen, handitzen", "Txikia izanik", "Kukuketan"… Bereak diren "Pintto" txakurrarena, betaurrekodun astoa zein 'po-po po-po' egiten duen Ranroverrarena… zer umek ez ditu abestu?

Zintak

KodeaDataProiektua
ZAR-050 2008 Euskal Herriko Ahotsak
ZAR-051 2008 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Musikarako zaletasuna ume-umetatik Bideoaren ikonoa
2 Eskola eta musika ikasketak aldi berean Bideoaren ikonoa
3 Etxekoei lo eragiteko musika zuen lagun Bideoaren ikonoa
4 "Sakamantekas" eta "Amona mantalgorria" Bideoaren ikonoa
5 Haurtzaroa parroki inguruan Bideoaren ikonoa
6 Txalupa artean igerian Bideoaren ikonoa
7 Itsasoarekin harreman estua izan du beti Bideoaren ikonoa
8 Udatiarrentzat lanean Bideoaren ikonoa
9 Oholtzatik ikusi behar izaten zituen gazteak dantzan Bideoaren ikonoa
10 "Nahia" dantzalekuko fundatzaileetako bat Bideoaren ikonoa
11 Zarauzko Euskal Jaia Bideoaren ikonoa
12 "Xirula mirula" musika eskola Bideoaren ikonoa
13 "Oleskariak" abesbatzako zuzendaria Bideoaren ikonoa
14 Euskararen alde lanean Bideoaren ikonoa
15 Irakaskuntza eta sormenerako dohain berezia Bideoaren ikonoa
16 Ezinezkoa litzaioke kanta bakarra aukeratzea Bideoaren ikonoa
17 Musika edozein irakasgairako baliagarria Bideoaren ikonoa
18 "Mak Mikel" kantaren balioaz Bideoaren ikonoa
19 "Erre errekin errekina" Bideoaren ikonoa
20 Kanta bat sortzeko prozesuaz Bideoaren ikonoa
21 "Txorien neguko kanta" olerkia Bideoaren ikonoa
22 Sehaska kanten erritmoa Bideoaren ikonoa
23 Frontetik ekartzen zituzten jaioberriak Bideoaren ikonoa
24 Euskararen egoera gerraostean Bideoaren ikonoa
25 Kixotea lehen aldiz irakurri zuenekoa Bideoaren ikonoa
26 Emakumeenganako begirunea Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia