Arantza Usobiaga LarraƱaga

Zarautz (Gipuzkoa) (1935)

Biografia

Antonio Usobiaga eta Maria Larrañagaren alaba. Ama zarauztarra zuen, Irusta baserrikoa. Aita Durangon jaio zen, aitona han eta hemen igeltsero ibiltzen zelako, baina oso txikia zela joan omen ziren Zarautzera bizitzera. 1933an ezkondu ziren gurasoak eta 1935ean jaio zen Arantza. Urtebete geroago, 1936ko irailaren 20an, matxinoen tropak Zarautzera sartu zirenean, urtebete bete berria zuela, aita hil egin zuten. Ez du jakin sekula zergatik. Ama koinatua zuen Anjel Usobiagarekin ezkondu zen 1941ean, gerra bukatu zenean. Bi seme-alaba gehiago izan zituzten, baina bietan zaharrena hil egin zen umetan. Gerra garaiko kontu horiek jasotzeko egin zioten elkarrizketa Durango 1936 Elkartekoek, Ankelo anaiarekin batera.

Zintak

KodeaDataProiektua
ZAR-171 2015 Durango 1936

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Gurasoak nor ziren ta non jaio ziren Bideoaren ikonoa
2 Gurasoen ogibideaz Bideoaren ikonoa
3 Aitaren familia Bideoaren ikonoa
4 Aitaren argazkia etxean: Nor da? Bideoaren ikonoa
5 Noiz jakin zuen aitari zer gertatu zitzaion Bideoaren ikonoa
6 Antonio Usobiagaren atxiloketa eta hilketa Bideoaren ikonoa
7 Venancio Amesti apaiza Bideoaren ikonoa
8 Ankeloren aita derrigor frankistekin soldadutzara Bideoaren ikonoa
9 Antonio Usabiagaren gorpurik ez eta Getariako udalean aktak falta Bideoaren ikonoa
10 Aitortzarik ez. Ez lehen ez orain Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia