Zamudio (Bizkaia)

Antzinako plantxak

Antzinako plantxak <p>Berak erabili zituen lehendabiziko plantxak txingarrez betetzen ziren berotzeko. Aspaldiko plantxa bat erakusten digu, honen funtzionamendua azalduz. Aurrerago txapazko plantxak erabiltzen hasi zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAM-001-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Berak erabili zituen lehendabiziko plantxak txingarrez betetzen ziren berotzeko. Aspaldiko plantxa bat erakusten digu, honen funtzionamendua azalduz. Aurrerago txapazko plantxak erabiltzen hasi zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zelan, ziren plantxak lehen?
- Ba plantxak, lelango lelango guk euki doguna /duna/ da ha, han dau, aitu, haxe. Brasak sartzean zien. Brasak sartu eta aitu: hau altzeu eiten da. Hau altzeu eiten zan. Hau ez da altzetan, hamarreta egongo da? Aber ? Bai, hau altzeten zan. Hau, betetu brasakaz. Bai. Eta, berotute egoten zanian, imini hau parrillea, zuk ikusten dozu? Igual zeozer, ba zeozer plantxetan eta akabo, akaboko…. ya zauzela akabetan, igoal urteten otsun hametik txingar batek eta dana lohitu. Hala, ostera be garbitzen arkondarea edo okiten zenduna. Nik hau ezetu dot lelango. Ze gero, ze gurean, lelango baserrian bakarrik euki gendun behesue. Eta gero, ya nik hamalau urte edo holan euki neuzenean imini eurien zera, txapea. Txapea. Eta han egon zien, ez dakit nondi dauzen horrik bestak. Beste hau eroaizu ya. Egon zien beste plantxatxuek, burnizkoak, txikitxugoak baia txapean ganean imiten zien berotan. Txapea, zuk hondino badakizu, eukiko dozu txapa. Eta gero, haregaz ya harek ez eurien hainbeste lohituten; ze harek, ez eurien eukiten brasa, ez hautse, ez ezebez. Bakarrik beroa eta holan eiten gendun ba…
- Eta ze, jaboia erabiltzen zan garbitzeko?
- Jaboia, bai. Bai, bai. Jaboia eta lejie beti ezetu dotaz. Hortik nire… koiñeata bat dekot Leonen, hondiño bere, aurek eiten deurie jaboia, ordiegaz eta horrekaz gauzekaz. Urdiek grasagaz, txarrienakaz-ta. Bai, baie hamen ez dot ezetu hori nik. Hamen beti ezetu dot jaboia. Eta argirik ez gendunean eukiten, karburoa, kandile ta karburoa. Hondinok dekot… memorien dekot usine. Da gauze bat ez dakit ze ixin zan, karburo. Eta ba botaten zan ta harek eiten euen kandilek, argie iten euen. Bai.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia