Zamudio (Bizkaia)

Ogia, taloa eta opilak

Ogia, taloa eta opilak <p>Soloan batez ere, artoa, garia, indabak, aza, letxuga eta porruek landatzen ziren. Ogirik ez zuten egiten baina bai opilak. Artoa labean erretzen zen eta labea bero zegoela, opilak eta sagarrak erreta egiten ziren. Ogia murriztuta zegoenez taloa jaten zuten, horregatik gaur egun ez dauka oso gustukoa.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAM-001-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Soloan batez ere, artoa, garia, indabak, aza, letxuga eta porruek landatzen ziren. Ogirik ez zuten egiten baina bai opilak. Artoa labean erretzen zen eta labea bero zegoela, opilak eta sagarrak erreta egiten ziren. Ogia murriztuta zegoenez taloa jaten zuten, horregatik gaur egun ez dauka oso gustukoa.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Soloan ze eukiten zan?
-Bai.
- Ba, atxine-atxine, ni gaztea izin nitzen orduen, eiten eurien derrigorrean erain bihar iziten /biziten/ zendun garie. Ze eroan behar iziten zan, ez dakit zenbet kilo entregeu, herrien. Hori izin zan, ez dakit nik zetarako. Baia orain, derrigorrean erein bihar iziten /biziten/ zan garie; ze ezpabere, erosi bihar iziten dozun /bizitezun/ entregetako. Ez dakit zenbet kilo iziten zien. Eta artoa, indaba, erremolatxa behientzako eta ba letxugak eta azak eta porruek-eta.
- Alkatxofak be?
- Gurean ez dogu eukin alkatxofarik. Ez, ez zan iziten nahien. Baserrie… gehienatan iziten zan horrexek: artoa, indabea, garie, azea, porrue, letxugek…
- Ta ogia? egiten zenuten ogia etxean?
- Ogie, opile eiten zan. Opile izin zan, artoa urunegaz eiten zala. Artoa iten zanian, lelango eiten zan igertu. Igerra eta paseta labatik. Igerra da labatik pase bakoa. Eta labatik paseue, tosteta. Urune eiteko iziten zan gozoaue labati. Eiten zendun labatsue, han kasik basarri guztiek dekie aurrean labatsue. Labea, sartzeako artoa, tostetako. Eta artoa… labea berotan zanean, ze asko… ota eta otagaz gehien iten zan berotu labea. Ba lelango artoa eta gero, ataten zenduzenean artoak, aprobetxaten zenduzen erretako sagarrak eta eiteko opilek. Opilek izin zien taloan modukoak baia lodiek. Holan lodiek. Talo-urunegaz iten zien, baia lodiek. Ta geintzen zien opilek. Eta nik ogie… honek Batiste… honek aman… osea, lehengusine izin zana, aman lelango gizonan… iten otsezenak, hori izin zan panaderue. Eta han laban… hor egon ziren Derion soldaduek eta etorten zien hara ogien bile. Berak iten euen laban ogie, ogie. Baia guk… nik etzean ez dot ikusi ogie eiten. Bakarrik taloa eta opile, labasue eiten zanean e? eta han erretan…
-Morokile?
-Morokile bai. Morokile eiten zan artoan urune eta ure. Uregaz e? eta gatz apur betegaz. Eta hori lotean zan flana baiño… holan, osea… ebagiteko moduen. Flana moduen lotzean zan. Eta aiten zendun, bota plater batera edo katillure-edo morokile eta gero iten zendun zuloa eta iminten zendun azukera… esnea azukeragaz, beroa. Eta morokilek ez euen eukiten, hotza egon arren bardin. Botaten zendun eta jaten zendun azukereaz eta morokil zati bet. Niri beti faltetan iosten esnea, beti akabetan nun esnea eta morokile beti sobretan iasten, akordetan naz. Eta ogie klaro, gu… derrigorrean jan beha iziten zen taloa ze ogie bakarrik jango ete orien, holango ogitxu bat, razionamentuen, bakotxantzako. Ta ez akuna aillegetan ba… armostako bakarrik ta ostean taloa jan beha iziten zan. Eta horregaiti nik oin, lantzean behin jaten dozu baia ez doste emoten hainbeste zer taloak, ze derrigorrean urte askotan jan dogu /du/, ez zalako ogirik egon. Ta taloa. Gitxiau gustetan iasten niri taloa.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia