Zamudio

Txorierri eskualdeko herria. Baserriek, herriguneak eta enpresek osatzen duten herri honen mugak honakook dira: Derio, Gamiz eta Fika iparraldean; Lezama ekialdean; Galdakao, Etxebarri eta Bilbo hegoaldean, eta Sondika eta Loiu mendebaldean. Bere auzoak, Aranoltza, Daño, Galbarriatu, Geldo, Lekunbiz, Sandoni, Santimami eta Oxinaga dira. 1966ko martxoaren 30ean Bilboko mugen barruan sartu zen, 1982ko abenduaren 20an ordea, berriro bere buruaren jabe izan zen. Zamudion dago Bizkaiko Teknologia Parkea, herriko eta inguruko industria garrantzitsuena batzen duena. Ia biztanleen erdia euskalduna da.

  • Hizlariak: 6
  • Zintak: 6
  • Pasarteak: 20
  • Transkribatutakoak: 9
  • Audioak: 0
  • Bideoak: 20

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia