Zamudio (Bizkaia)

Etxetik alde egin behar

Etxetik alde egin behar <p>Milizianoak haien etxera joan ziren eta han ospitale bat egingo zutela esanez, alde egiteko eskatu zieten. Ganadua eta umeak hartu zituzten, eta Karrantza aldera jo zuten. Bidean, geltoki batean, bere neba galdu egin zen eta aitak atzera egin zuen umea bilatzeko.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAM-001-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Milizianoak haien etxera joan ziren eta han ospitale bat egingo zutela esanez, alde egiteko eskatu zieten. Ganadua eta umeak hartu zituzten, eta Karrantza aldera jo zuten. Bidean, geltoki batean, bere neba galdu egin zen eta aitak atzera egin zuen umea bilatzeko.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta, aitek eiten euen behar fabrikan, Etxebarrian eta militarizeta eukin orien, baie esaten euen amak etor ziela goxaldean, ez dakit ze orduten milizianuek, ez dakit nik ba, ze izingo zien milizianuek, eta esan otsiela: “urten ein behar dozue ze, hau ospitel bat ein behar dogu /du/”. Eta behiekaz ta guzti, eta ume guztiekaz, ba ez dakit zenbet, ya hilte egongo baziren txikerrak.
- Ze baserrie justo egon zan “Cinturón de hierro”.
- Hor Cinturon de Hierron, honatxuau behean egon zan. Han dau han dau gure baserrie. Han bizi da nire neba hondiño. Eta joan ziren koiu behiek, ume guztiek eta gauzikaz ibilten, ibilten hortik. Eta estazino baten galdu eurien Jose, nire, osea, neba. Eta ya ez otsien itxiten pasetan atzerantza eta bera trenbidetik. Eta dino “alto” botaten otsiela. Ez, itxi dot estazinoan umia eta ni umian bille noa. Eta dino leku batetik joan ziela holan soldaduek edo ez dakit nik, eta lagundu eiten euriela batetik bestera. Eta han ikusi euriela negarrez beste matrimonio bateaz esaten: “ez zeitez ez zeitez bildurtu, ze ez badator ama, gaugaz lotuko zara” dino esaten otsiela harek matrimonioak. Nik ez dakit ze estazino zan ze, Zamudiotik urten ta ibili gare gero, bueno ibil gintzen Karranzatik, Valle de Soba. Hor, Valle de Soba dau Kantabrian. Eta Karranza da Bizkaia hondino, baie hortik ibil gintzen ba, errefujiadu, ez dakit hiru hillebete dino. Joan zala larogei kiloagaz ta hiru hillebete denporan, etxera etor zanian, berrogeiegaz. Ose, berrogei kilo galdu ostezen.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia