Zamudio (Bizkaia)

Ahizpak hil zorian, Begoren amari egindako eskaera

Ahizpak hil zorian, Begoren amari egindako eskaera <p>Gripe denboran bere amaren ahizpa eta bi seme gaixotu ziren. Ahizpak hiltzear, bere senarrarekin ezkontzeko eta beste bi umeak zaintzeko, eskatu zion. Amak mutila eta koinatuarekin ezkondu zen, baina laster gizona lan istripu batean hil eta hiru umerekin alargun gelditu zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAM-001-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gripe denboran bere amaren ahizpa eta bi seme gaixotu ziren. Ahizpak hiltzear, bere senarrarekin ezkontzeko eta beste bi umeak zaintzeko, eskatu zion. Amak mutila eta koinatuarekin ezkondu zen, baina laster gizona lan istripu batean hil eta hiru umerekin alargun gelditu zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta gripe denporan, oin salto, oin salto eingo naz, gripe denporan ba, egon zien geixorik Maria eta ume bi, ez dakit nik zelan eukin eurien izena, eta ama egon zen orduen, Fonda Estellan.
- Hori non egon zan?
- Maria Muñoz […] kallea, Bilbon, María Muñoz […]. Eta jon bihar izin euen /biziuen/ jagoten klaro, geixorik egon zien eta joan zien aiztea ta lobak jagoten. Eta aizteak hilteko egon zanian esan otsen: “Elena, zu ezkonduko zara nire gixonagaz, ni hilten nazenean? Ze, nigaz hilko dire, -izenak be esaten osten, baie ahaztu ein dastez-, hau eta hau hilko die. Bi hilko dire nigaz.” Geixorik eon zienak. “Eta lotuko datzuz hamen, Elena ta Batiste lotuko datzuz eta jagongo dozuz zeure semiak balitekezen moduen?” Eta baietz dino, berak ezetz ezin otsela ya hilten egon zan personeari. Eta orduen, nobioari itxi, bueno ya denporea paseko zan edo urte bat-edo. Hil zan nik ez dakit zenbet denpora. Ta bere nobioari, horeri kozineruei, barkukoari itxi eta ezkondu zan koiñetuegaz. Eta orduen ba ya koiñetue, eta lotu zzn koiñetuegaz eta horrekaz loba biekaz. Eta euki euen alaba bat, hondino bizi dana, Briji, eta hamahiru hillebete euki ostuzenean alabeak, hil jakon gixona hor muellean bagoi bien artean… muellean eiten euen behar, Bilbon eta bagoi bien artean aplasteta. Eta gero lotu zan alargun hiru umegaz, baia hogeita gitxi urtegaz e? osea, gaztea.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia