Marcel Queheille

Zalgize-Doneztebe (Zuberoa) (1930)

Biografia

Zalgizen sortua, Karrikartia etxean. Aita, Junes Queheille, Zalgizeko Bixixakia etxekoa zen, 15 haurride zituena. Ama Marie Algalarrando zen, Atharratzeko Ezkandan sortua eta haur zelarik Zalgizera bizitzera joana, hiru izebengana (Equioz zuten deitura), Ihitxartia etxera (Karrikartia ere beraiena zen). Aita hargin zen (gazterik hil zen, 50 urtetan) eta ama dendari. Marcelek arreba bat bazuen, Gaxusa. Marcel 14 urte arte herriko eskola publikoan egon zen eta ondotik bere osabarekin aprendiz sartu zen, maiasturu izateko. 18 urtetan CAP azterketa pasa zuen, baina armadara joan arte bere osabarekin egon zen lanean. Armadatik bueltan Luz Saint Sauveur aldean egin zuen urtebete. Zalgizera sartu zenean, 1953an bizikletari dedikatzea erabaki zuen. 1956-1963 urte artean profesional gisa aritu zen, lasterketa ospetsuetan, hara nola Frantziako itzulian 4 urtez. Haren izengoitia “le diable rouge” zen (deabru gorria). 1959an, Bordale-Baiona etapa irabazi zuen. Urte horretan Francettekin ezkondu zen, eta gero bi seme izan zituzten: Didier eta Bruno. 1963tik goiti ebanista bezala lan egin zuen eta bere enpresa sortu zuen Irurin.

Zintak

KodeaDataProiektua
ZDO-005 2015 Euskal Herriko Ahotsak
ZDO-006 2015 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia