Lotuan dantza egitea bekatu!
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZDB-004-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Ez zuten tabernarako eta txikiteorako ohiturarik. Neskak tabernara sartuz gero gaizki ikusiak izaten ziren. Lotuan dantza egitea bekatu zen eta harrapatuz gero kongregaziotik botatzen zituzten. Lehenbiziko festara Donostiara joan zenekoa kontatzen du Victorrek.
- Proiektua: Ordiziako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Aitziber Otegi
- Data: 2008(e)ko uztailaren 10a
- Iraupena: 0:02:37
- Erref: ZDB-004/015
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Gaztetako ibilerak , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizaren indarra , Politika » Gerraostea eta Francoren diktadura » Gerratik itzulera
Transkripzioa
- Eta herri deferentetako festata juten ziñetenen, tabernatan-ta ibiltzen ziñeten?
- Fermin: Bai, bai, bai, baiño…
- Victor: Tabernatan oso gutxi e. Taberna sartzen giñen bokadilloa jateko, baiño ean gutxi itten zan e. Ordun oso gutxi eaten zan.
- F.: Bueno, Victor, hori izan die... Beira, guk geok ez degu izan ohitturaik. Nik ez det izan ohitturaik. Eta ni jaietan lagunekin ateratzen nintzen, eta lagun hoiek normalmente txikiteoa ibiltzen zuten. Ia hemezortzi, hemeretzi, hogei urtekin esaten det, e.
- V.: Bai, bai, bai segun ze lagun zen bai.
- F.: Ordun izaten zuten. Nik ez. Eta jaien beakin ateratzen baldin banitzen eta hiru-lau txikito eran, ba, ia ni erdi mozkortuta, zeatik ez neuken ohitturaik.
- Ta neskak sartzen al zien tabernaa?
- F.: Neskak? Ez zien sartzen, ez, ez hoi, hoi ya, hoi debekauta zeon hori.
- V.: [...] neska beandu arte ez zan hasi tabernaa sartzen. Guk hoitamar urte giñuztenen, neska bat tabernaa sartzen bazan, hola behatzakin esaten zien “Aizan, hue...”. Ba… erabat diferentia zan, erabat diferentia.
- F.: Beno, hori bai, hori jakingo dezute, baiña bai, hori horrela... hori hola zan desdeluego. Hori... diferente, diferente.
- Ta esan dezue dantzan itten zenduela erromeritan ta dantza lotun ittea libre zan hemen?
- V.: Bai, bai, bai, beno...
- F.: Bueno, libre... ordun esaten zuen e, ordun esaten zuen “E! aizu...”, elizan esaten zigun dantza lotun egitea pekatu zala, e! Baiño halaz guziz’e...
- V.: Bai, bai, guk dantzan... ba, horregatik dantza eitten gendun.
- F.: Eitten gendun.
- V.: Bakarrik, nik dauketen andreek ez zon harrek behiñ´e dantzaik in mutillekin, nobio izan giñen bitarten. Harri debekauta zeuken, porke Marian alaba zalako, “hija de Maria”. Ta nik behin esan nion: “Ba ni Luisena naiz, ba! Zu Mariana izango zea ta ni Luisena naiz. Eta total biok...” eta horreatik hasi giñen. Aurreneko dantza eittea bakizu noa jun nitzen ni? Donostiko Igeldoa, andregaiekin.
- Izkutun, iñorrek ez ikusteko.
- V.: Pixkat bai, pixkat bai. Aurreneko trena hartu eta trenea´re bakoitza bere tokitik jun giñen. Trenen juntatu giñen. Eta nik hoitamar urte neuzken, ta neskak hoitabost, oseake ez giñen mutil koskorrak.
- F.: Bai, nik ez dakit zergatik zan, lotsa ez, baiño…
- V.: Ez, baiño seittun: “A bai, horrekin hasi den!” ta... beti hoi... hoi ebitatu eziñik ibiltzen zan mundu guztie.
Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!