Patxi Garmendia Garmendia
Zaldibia (Gipuzkoa) (1923)
Biografia
Patxi Zaldibiako Ursuerreka auzoko Ursugoena baserrian jaio zen. Aita zuen bertakoa; ama, berriz, Santa Marinako Zaloeta baserrikoa. Zaldibian ibili zen eskolan hamabi urte zituen arte; eta, ondoren, Tolosara joan zen fraideetan ikastera. Bertan zela, gerra heldu, eta Zaldibiara bueltatu zen baserriko lanetan aritzera. Soldaduskara joan baino urtebete lehenago, Patxi Donostiara joan zen zizelkatzaile-ofizioa ikastera. Soldaduska amaitu zuenean, Zaldibiara bueltatu zen eta Ordizian altzari-lantegi bat hartu zuen bazkide batekin batera. Hogeita hemezortzi urterekin ezkondu zen eta bi seme izan zituen bere emaztearekin batera.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ZDB-012 | 2011 | Euskal Herriko Ahotsak | Itziar Pildain |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute
# | Titulua | |
---|---|---|
1 | Eskolan baino beldur gehiago bikarioarekin | |
2 | Zaldibiatik Tolosako "Colegio Francés"era | |
3 | Aitaren ardura hezkuntzarekiko | |
4 | Gerran gorriekin borrokan | |
5 | 13 urterekin gerrara |