Pakita Mendizabal Amundarain Kaxkagorri

Zaldibia (Gipuzkoa) (1936)

Biografia

Txamarretxe auzoko Kanpaindegi etxean jaioa; "Kaxkagorrinekoak" esaten diete, aitonarengatik datorren ezizena. Aita Beasaindik etorria zen eta ama Lazkao-etxekoa. Aita, aitona bezalaxe, artzaina zen; amak gazta saltzen zuen Ordiziako azokan. Zazpi senidetatik gazteena zen Pakita (bat umetan hil zen). 13 urte arte herriko eskolan ibili zen, eta ondoren umezain eta neskame, Zaldibiako familia batean: errotako lanak egitea ere egokitu zitzaion. 18 urterekin Beasainera joan zen neskame eta handik Donostiara, familia berarekin. 27 urterarte egon zen han; ondoren Zaldibiara ezkondu zen. Jexux anaiarekin batera egin diogu elkarrizketa. 

Zintak

KodeaDataProiektua
ZDB-026 2023 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia