Pakita Irastorza Etxeberria
Zaldibia (Gipuzkoa) (1941)
Biografia
"Martin-arotzenean" jaioa, gero Zubi-ondo bezala ezagunagoa. Guraso biak Zaldibiakoak zituen, ama Okobio baserrikoa. Lau anai-arrebetan hirugarrena izan zen Pakita. Aitak aroztegia zeukan, eta soinu jotzailea ere bazen. Taberna zuten etxean, eta umetatik hasi zen tabernan lanean, amarekin. Gustukoa zuen eta 13 urtetatik aurrera bera zen barrako enkargatua. Herriko eskolan ibili zen, eta kontabilitatea ere ikasi zuen. Josten ikastera ere joan zen, Donostiara; puntua egitea gustatzen zitzaion. Ezkondu zenean, tabernako lana utzi zuen, baina haindik urte batzuetara, umeak koskortzen hasi zirenean, Illati taberna hartu zuen. Bertan egin zuen lana, erretiroa hartu arte.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ZDB-024 | 2023 | Euskal Herriko Ahotsak | Idoia Etxeberria |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?