Jexux Sukia Agirre
Zaldibia (Gipuzkoa) (1935)
Biografia
Aralarko Guardetxean jaio zen, gurasoak artzain izanik batetik bestera ibiltzen baitziren. Halaxe jaio eta hazi zen Jexux ere, artzaintzarako zaletasun ikaragarriarekin, afizioa eta ofizioa uztartuz. Uda Aralarko Guardetxean pasatzen zuten, udazkena Hernialde eta Urnietan, eta negua Hondarribiko Jaizubia auzoko Ipistiku baserrian. Zaldibiako Txamarretxe etxean, oso bolada motzak igarotzen zituzten. 31 urtez izan zen artzain; baina Miren Etxabe Arruabarrena zaldibiarrarekin ezkondu zenean, bi seme-alaba izan zituzten, eta haientzako bizimodu gogorregia izango zelakoan, artzaintza utzi eta CAFen hasi zen lanean. Lau urte geroago, Zaldibiako zentralera joan zen lanera, eta bertan jarraitu zuen erretiroa hartu zuen arte. Artzaintzarako grina, ordea, ezin zuen buru eta bihotzetik kendu; eta, Larraitzen baserria erostearekin bat, 65 ardiko artaldea osatu zuen. 2000. urtean, zentraleko lanak amaitzean, baserriko lanak amaitzea ere erabaki zuen; eta, harrezkero, Zaldibin bizi da, lasai eta oroitzapen goxoen konpainian. Begietako dizdiran nabari zaio artzaintza odolean daramala eta berea duela.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ZDB-013 | 2012 | Euskal Herriko Ahotsak | Maddi Soroa | ||
ZDB-014 | 2012 | Euskal Herriko Ahotsak | Maddi Soroa |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?