Jexux Mendizabal Amundarain Kaxkagorri
Zaldibia (Gipuzkoa) (1926)
Biografia
Txamarretxe auzoko Kanpaindegi etxean jaioa; "Kaxkagorrinekoak" esaten diete, aitonarengatik datorren ezizena. Aita Beasaindik etorria zen eta ama Lazkao-etxekoa. Aita, aitona bezalaxe, artzaina zen, eta Jexux mutikotatik hasi zen artzaintzan. Zazpi senidetatik hirugarrena zen Jexux (bat umetan hil zen). Gutxi joan zen eskolara, aitari laguntzen egoten zelako. Neguan Beasainen edo Olabarrian egoten ziren aldiekin eta udan, berriz, Oiduiko txabolan. Aita hil zenean, Eulogio anaiarekin batera jarraitu zuen artzain lanetan (Maria arreba ere beraiekin egoten zen neguan) eta azken urteetan bakarrik ere bai, Oiduin... Gazta egiten, haria egiten... naturarekin bat eginda. Pakita arrebarekin batera elkarrizketatu genuen, haren etxean.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ZDB-026 | 2023 | Euskal Herriko Ahotsak | Idoia Etxeberria |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?