Anttoni Nazabal Iztueta
Zaldibia (Gipuzkoa) (1956)
Biografia
Txamarretxe auzoan jaioa, guraso biak Zaldibiakoak zituen eta biak baserritarrak (ama Biosola baserrikoa). Aitak Beasainen egiten zuen lana, CAFen. Sei senidetan hirugarrena izan zen Anttoni. Herriko eskolan ibili zen eta ondoren Ordiziara joan zen institutura; ikasle garaian, talde komunista troskistan hasi zen militatzen, modu klandestinoan, eta kartzelan ere egon zen. Magisteritza ikasi zuen, Republica Dominicanan, eta ondoren irakasle moduan aritu da erretiroa hartu arte: urte askoan Legorretako ikastolan eta azken urteetan Zaldibian bertan. Zinegotzi ere izan da herrian eta militatzen jarraitzen du: gaur egun, batez ere pentsionisten alde. Bi alaba dauzka.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ZDB-023 | 2023 | Hikagin | Idoia Etxeberria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute