Zaldibar (Bizkaia)

Forjan eta alkatetzan beharrean

Forjan eta alkatetzan beharrean Alkate izan zenean, forjan ere egiten zuen behar. Orduan ez zuen soldatarik kobratzen alkatetzatik, primak kobratzen zituen.
Alkate izan zenean, forjan ere egiten zuen behar. Orduan ez zuen soldatarik kobratzen alkatetzatik, primak kobratzen zituen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ta zuk hortik aparte euki dozu beste beharrik edo…
-Nik esto… forjan eitten naban biherra. Bueno, esan gure dot /gurot/… hango sozio ein gintzezan. Han “jefe de fábrica” izen nintzen atzenengo urtietan.
-Eta horregaz batera izin zara alkatea edo…
-Bai. Ez, batera.
-Biek? Behar biek euki dozuz.
-Bai, orduen hemen ez zan… egunero etortzen nintzen baiñe, esan gure dot, oingo moduen /moruen/ suelduaz ta… atzenengo urtietan. Baiñe ni nintzen… beste zer baten eitten neban ba… ba eukiten nittun primak, “por asistencia” edo esaten jakona /esateakona/.
-Baia holan sueldu sueldue ez ezta?
-Ez.
-Oin bai eukiten da ez?
-Oin bai.
-Oin eukiten da ezta? Oin dedikaziño konpletoa igual alkateak be bai ezta?
-Bueno, baiñe ni egunero etortzen nintzan e? Egunero, hiru ordu falta eitten baeben hiru edo bi edo bat edo…
-Egunero ezta? Beharra ezta? Behar handie da ez?
-Ba, bueno, en fin. Ohittu eitten za ta ba…
-Ta zuk gusture ein dozu?
-Bai, bien.
-Pozik ezta?
-Bueno ya… ya hamabi urteaz ya nahikue da ta…
-Ya… kantsau be bai ezta azkenean?
-Kantsau edo…

Egilea(k): Ainhoa Etxazarra

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia