Zaldibar (Bizkaia)

San Juan bezperan sua egin eta abestu

San Juan bezperan sua egin eta abestu San Juan bezperan sua egiten dute. Aurreko urtean bedeinkatutako lore sorta ('sorbie') erretzen dute eta "San Juen, San Juen, arrautze bi kolkuen" kantatzen dute. San Juan egunean lizarra jartzen dute ateetan loreekin apainduta.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAL-018-049 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
San Juan bezperan sua egiten dute. Aurreko urtean bedeinkatutako lore sorta ('sorbie') erretzen dute eta "San Juen, San Juen, arrautze bi kolkuen" kantatzen dute. San Juan egunean lizarra jartzen dute ateetan loreekin apainduta.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta San Juanak? Zelebrau izen dozuez?
- Sua?
- Bai, San Juan sue ta...
- Oin be bai.
- Oin be bai iten dozue?
- Jueten ga zerera, basarri... bueno, basarridxe edo lehengo... lehen bizi giñen etxera, ta urtero eitten dou.
- Ta len be eitten zan?
- Bai. Guk lehen... Lehen etxe guztietan. Sue etxe guztietan.
- Baia bezperan, ezta?
- Bezperan, bezperan.
- San Juan sue eiten zan?
- Bai.
- Eta zer erretan zan hor?
- Ba hor erreten zan, lehen eruten genduen, San Juan egunien eruten zan, lorak, sorbie esaten jakon, "ramo", sorbie esaten jakon /esateakon/. Ta eruten zan elizara. Ta bedinkatu-ta eitten eben ta ha gordete zan ta ha botaten zan sutara.
- Hurrengo urtean?
- Hurrengo urtien. Ta guk eitten dou, oseake, San Juan egunien ipintten die arramak zerien, atien. Ez dakit zelan esaten jakon erderaz… lixarra. Arramak ta lora batzukin ipintte jakoz atien. Guk zerien, oseake, bueno, basarrixen lehen bizi giñen lekuen ondiñok hantxe daz siku-sikuek. San Juan egunien hartu te botako dittut. Nik hona be ekarten dittut ta hamen be ipintten dittut. Ta hamen siketzen dienien, gorde plastiko baten ta hara basarrire eruen, lehen bizi giñen etxera. Ta lehen etorten zan... osea, hiru seme-alaba ta seme nausixe bizi da Zaldibarren ta... hau hemen ta beste bat Iurretan. Ta lehen Iurretakue be etorten zan umiekin-ta, baiñe oin umiek hazi dienien, ba, lagunekin-ta han eitten dabe, ezta? Baiñe seme nausixe ta gu danok jueten ga. Sue ein, kantau...
- Ze kantetan da?
- “San Juen, San Juen
arrautza bi kolkuen
beste bi altzuen
sorgiñek eta lapurrek erre, erre
artuek ta garixek gorde, gorde
biba San Juen”.
Hoixe.
- Oso politte.
- Ta danak kantuen hantxe.
- Ta saltau eiten da?
- Bai, saltau... nere seme nausixek salto eitten dau. Salto eitten dau.
- Eta etxe guztietan? Egon da kostunbrea etxe guztietan eiteko?
- Oin ez etxe guztietan.
- Baia lehen bai?
- Lehen bai. Baiñe oin daz etxiek urtero eitten dabenak be bai. Ta lehen herrixen be eitten zan. Ta oin herrixen ez dabe eitten.

Egilea(k): Telmo Azkarate (Eibar BHI) , Manex Gisasola (Eibar BHI)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia