Zaldibar (Bizkaia)

Kanpoko jende aberatsa herriko bainuetxera

Kanpoko jende aberatsa herriko bainuetxera Beti ezagutu ditu komentua eta sanatorioa. Hala ere, lehen bainuetxea egon zen orain sanatorioa dagoen lekuan. Kanpoko jende aberatsa etortzen zen eta hotel bi ere egon zen herrian.
Beti ezagutu ditu komentua eta sanatorioa. Hala ere, lehen bainuetxea egon zen orain sanatorioa dagoen lekuan. Kanpoko jende aberatsa etortzen zen eta hotel bi ere egon zen herrian.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Hamen da komentu bat da ta gero sanatorixue ta, ba, egoten da mezie.
- Ta han konbentuan monjak badauz?
- Bai. Ta, ganera, etorritte daz Markiñetik be etorri zien ointxe urte batzuk hona, Zaldibarrera.
- Ta santorioa esan dozu?
- Sanatorio, bai. Sanatoriue zera, osea burutik zertute dauzenak, zoruekedo esaten dana. bai.
- Ta hori beti egon da hamen?
- Bai, beti ezautu dot. Bueno, nik beti ezautu dot. Ta lehen oin sanatorixue daon lekuen lehen euen balnearixue.
- Bai, e?
- Balnearixue euren, ta hori nik ez dot ezautu. Ez dot ezautu.
- Jao, baia jentea...
- Ta orduan etorten zan jentie kanpotik, ganera, uuu... karrozak eta... elegantie, Bartzelonatik eta Madrildik-eta jentie.
- Ta zer egon zan...?
- Hotelak.
- Baia uren bat...?
- Ure, bai, espeziala. Espeziala ure.
- Eta zuk ez dozu ezautu, orduen, hori?
- E?
- Ez dozu ezautu zuk?
- Bueno, ez, osea ke han sanatorixuen... Gero bai, gero... osea ke, zerien, hori balnearixue euen lekuen ipini eben sanatorixue, ta, ba, hori ez naz akordetan, ez, aurreko balnearixue. Baiñe gero edifizio txiki bat zan ta bañuek emoten zittuen han, osea, segidu eben urte batzuetan.
- Etorten zan jende apur bat dotorea ta?
- Bai, baiñe, bueno, ya gero jente gutxiao etorten zan, jente gutxiao. Nere akorduen jente gutxiao etorten zan. Baiñe bai, etorten zien Barzelonatik be bai ta etorten zien ta hemen hotel bi-edo euezan, ta gero etxe partikularretara be bai ta jentie egoten zan.
- Baiñuek hartu ta... beitu. Ta orduen lehen hor meza iten zan, mezea iten zenduen sanatorioan?
- Bai. Bueno, lehen-lehen ez dakit, oin bai eitten da.

Egilea(k): Eki Muruamendiaraz (Eibar BHI)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia