Zaldibar (Bizkaia)

Inguruko herrietako jaiak

Inguruko herrietako jaiak Inguruko herrietako jaietara ere joaten ziren gaztetan: Mallabira, Berrizera, Abadiñora, Eibarrera eta Durangora. Inoiz oinez ere joan izan dira Urkiolara San Antonio egunean.
Inguruko herrietako jaietara ere joaten ziren gaztetan: Mallabira, Berrizera, Abadiñora, Eibarrera eta Durangora. Inoiz oinez ere joan izan dira Urkiolara San Antonio egunean.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta beste herri batzutara be bai jaietara?
- Bai.
- Nora?
- Nora? Ba, juten giñen Mallabire, Berrizera, ta Abadiñora ta gero, ba, zera, ya horrek herrix... zera, San juanetan Eibarrera gutxi ta San Antoniuetan Durangora, ze oin San Antoniuetan... Osea, Urkiola da Abadiño, baiñe lehen Durangon eitten zan erromerixie, Durangon eitten zan, ta oin Durangon ez da ezer egoten San Antoniuetan.
- Ez, e? Oin Durangon San Fausto. Ezta?
- Bai, San Faustuak. Baiñe gure denporan San Faustoik ez zan eitten.
- San Antonio zan?
- San Antonio zan.
- Eta horretan egunorretan ez ziñien joaten Urkiolara?
- Batzutan bai, beti ez, batzutan bai. Bueno, egunien edo hurrengo domekan edo... bai, Urkiolara bai.
- Baia oiñez?
- Zelan?
- Urkiolara oiñez hemendik?
- Oiñezien? "Andando"? Oiñez? Baten, baten.
- Eta? luze? Bide luzea?
- Luzie. Luzie, baiña bueno.
- Baia egon zan ohiturea, ezta, jentea joateko, kostunbrea egon zan, ezta?
- Bai, bai, asko, asko. Gurera etorten zan nere aitten lehengosu bat, baiñe urte askuen, Hernanittik. Urte askuen.
- Gero Urkiolara joateko?
- Bai, bai. Bezperan etorri gure etxera, gure etxien lo ein, ta aittaz ta amaz-ta Urkiolara jueten zien. Urte askuen.
- Eta hemendik igual ez zarie joan Begoñara oiñez, Bilbora?
- Hemendik?
- Ez, ezta? Hori igual apur bat urrin dau, ezta? Bakarrik holan Urkiolara? Ez da/ezta/ egon beste lekurik holan...? ez, ezta? Oiñez holan joateko, Urkiolara.
- Bueno, oiñez juteko, ba, ez dakit batzuk bai, ba, batzuk mendire-ta jueten die. Hori bai, baiñe...
- Bueno bai, baia esan gure dot santuagana ta…
- A, ez.
- Ta ez ziren eiten promesak eta holango gauzek, santueri promesak eta…?
- Bai, baiñe... holan... batenbatek eingo eban, baiñe holan ikustekoik ba ez, nere denporan ez.
- Urkiolan egoten zan erromeria eta…?
- Bai, bai, bai, egun guztien egoten zan.
- Holango... jaie, ezta?
- Bai, bai.
- Eta Durangon be bai, ezta?
- Durangon be bai.
- Ta Durangora be joango ziñien, ezta?
- Klaro.
- Durangora beti.
- Bai.
- Ganera trenean, ondo.
- Bai.
- Bai.

Egilea(k): Ekhi Martinez (Eibar BHI)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia