Zaldibar (Bizkaia)

Zaldibarko ermitak eta bertako jaiak

Zaldibarko ermitak eta bertako jaiak <p>Ermitetan ere jaiak ospatzen zituzten: Santa Marina, Santiago, San Martin, San Lorenzo eta San Migel. San Migel ermitako auzoa elizaz Zaldibar da eta udaletxez Berriz. San Migelen eta herriko jaietan, odolosteak egiten dituzte gero jendeari banatzeko. Auzoetako jaietan, meza entzutera joaten ziren eta gero ardo zuria eta gailetak hartzen zituzten. Ostean, danbolinderoek jotzen zuten eta iluntzean erromeria egiten zuten.</p>

Ermitetan ere jaiak ospatzen zituzten: Santa Marina, Santiago, San Martin, San Lorenzo eta San Migel. San Migel ermitako auzoa elizaz Zaldibar da eta udaletxez Berriz. San Migelen eta herriko jaietan, odolosteak egiten dituzte gero jendeari banatzeko. Auzoetako jaietan, meza entzutera joaten ziren eta gero ardo zuria eta gailetak hartzen zituzten. Ostean, danbolinderoek jotzen zuten eta iluntzean erromeria egiten zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta gero hori herriko jaiek, ezta?
- Bai.
- Eta gero auzoetako jaiek, barrioetako jaiek egiten ziren?
- Bai.
- Ta zenbat barrio daude ba?
- Hamen zenbat, ba…
- Gitxi gorabehera, e.
- Bai, Goierri, Santamarina, zera... bueno, Goierri, Santa Marina da zera, ermittie. Gero, Santiago hantxe goixen, San Martin behien, San Lorenzo eta gero beste bat San Miguel. Osea elizie toketen jako Zaldibarrei ta, ostantzien, ayuntamientue Berrizera.
- Ointxe be holan da?
- Bai, bai.
- Ta zure sasoien be bai holan izen da?
- Bai, bai, hori beti holan. Eta bezperan hor eitten dabe bezperan odolostiek. Ta herriko jaixetan be odolostiek eitten dittue bezperan, bezperan, jaixek hasten dienien.
- Baia zer, jenteari emoteko edo?
- Bai, bai. Bueno, ermittan pagau in biher da, San Miguelen, baiñe herrixen ez. Emoten dittue pintxotxuek. Kostunbrie…
- Ta beti egon da kostunbre hori?
- Bai, behintzet urte askuen bai. Urte askuen bai.
- Ta nok iten dauz?
- Ba… presteten dienak, hantxe preparaten...
- Herriko jentiak?
- Bai, herriko jentie bai, herriko jentie.
- Eta holan barrioetako jaietan-eta ze iten zan? ermitan meza...?
- Lehen ermitan mezie ta gero emoten eben ardau zurixe, gailletak edo zeozer emon. Tabernie, bertan ez baueuen tabernie, ipini eitten zan. Ta hoixe… Tanboliñero joten eben ta gero iluntzien erromerixie. Hoixe izaten zan.
- Ta egoten ziñien, ezta?
- Bai.

Egilea(k): Unax Alonso (Eibar BHI)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia