Zaldibar (Bizkaia)

Jai nagusiaren bezperan "txopue" altxatu

Jai nagusiaren bezperan "txopue" altxatu <p>Herriko jai nagusiaren bezperan "txopue" jartzen dute: arbola-enbor bat altxatzen dute eta loreak edo ikurrina jartzen dizkiote goian. Inguruko herri askotan dago ohitura hori.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAL-018-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Herriko jai nagusiaren bezperan "txopue" jartzen dute: arbola-enbor bat altxatzen dute eta loreak edo ikurrina jartzen dizkiote goian. Inguruko herri askotan dago ohitura hori.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta lehen zenbet egun eiten ziren jaietan? Zenbet egunetan egoten zan erromerie edo zelebraziñoa edo? Edo egun bakarra? - Ba egun bakarra. Bezperan txopue ipini, txopue. -Zer da hori? -Txopue. Hori holan, egur bat ipintten dabe ta goixen zozer gero, gero lora edo /ero/ zozer ipintten jako /ipintteako/ edo ikurriñe edo… -Hori non ipinten da? -Hori, beti hamen herrixen. Zuek ez? Ba jaixek hasieran beti. Ta jente asko jueten da. -Ta hori bezperan? -Bezperan edo jaixek… bueno, iguel domekie… bueno, iguel die baridxeku, domekie ta zer… ordun, baridxekuen edo eguenien, segun noz ipintten dan. Orduen, ba jente asko jueten da. -Osea, ipinten da holan arbola bat? -Bai, arbolie. Osea da, bueno arbola bat edo piñue… zozer bota, hari azala ta dana kendu ta ipintten dotse /ipintteotse/ zozer, arramak eta zerak goixen edo ikurriñe edo… ta gero altzau eitten dabe, ganera luzie izeten da e? baiña hori… eitten dabe, hamen Garaidxen, Mallabidxen, Abadiñon, Matidxenien… Danien eitten dabe hori. -Inguru guztien? -Bai. Ta hamen, osea, geure barridxuen be bai. Bueno, barrixuen ba danetan. Ta herrixen be bai eitten dabe. Ta gero ba botaten dittue ba… txapligue botaten dabe. Ta gero urteten dabe pasakallien, oseake soiñuaz ta zerien… botaten dittue karameluek eta globuek eta umiendako ta horidxe. -Hori bezperan esan dozu ezta? -Bai, bezperan bai, jaidxek hasi aurretik.

Egilea(k): Ainhoa Etxazarra

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia