Zaldibar (Bizkaia)

Neskak ere tabernara

Neskak ere tabernara Taberna asko egon izan da herrian. Orduko tabernak denda ere izaten ziren sarritan. Felisaren sasoian neskak ere sartzen ziren tabernara, erromeria ostean edo jaiegunen batean.
Taberna asko egon izan da herrian. Orduko tabernak denda ere izaten ziren sarritan. Felisaren sasoian neskak ere sartzen ziren tabernara, erromeria ostean edo jaiegunen batean.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta dendak esan dozuz eta tabernak be asko egon dira?
- Tabernak be bai, bastante.
- Asko?
- Tabernak, oin be badaz tabernak.
- Bai, oin leku guztietan.
- Oin be bai.
- Baia lehengo taberna batzuk ez ziren izeten be bai dendak? halan, apur bat bietara? Taberna batzuk ez ziren izeten dendak?
- Bai.
- Bai? Bietara, ezta?
- Nik euki nittuen tia eta tio taberna baten ta, bueno, behintzat ez dakit zer saltzen eben, baiña abarketak-eta akordeten naz eta holako gauzak, bai.
- A, baeitu. Eta taberna zan?
- Bai, bai, tabernie zan.
- Eta tabernetan zer, ez zan egongo gaur dauzen gauza beste, ezta? Esan gure dot, ardaua ta… Egoten zan gauza asko?
- Honbre, ba, ardaue, koñaka, anise... horrek bai.
- Eta zerbeza ta holangoak… gaur dauzen moduen?
- Ba ez dakit zerbezie... egongo zan, ez dakit. Kasa, kasa, refreskue, kasa.
- Hori be bai?
- Bai.
- Ta lehen andrak sartuten ziren tabernatara edo gehiao gizonak? Lehen diñotsut, e, antziñe-antziñen.
- Bai, gure denporan bai. Nik hirurogeita hamazortzi urte dekaaz. Nere denporan bai. Erromerixeta juten giñenien be, ba, jueten giñen tabernara.
- Zuek be bai? neskak be bai?
- Bai, bai, neskak mutilekin edo bakarrik edo... baiñe bai. Ez oingo moduen edo zerien ez…, baiña bai.
- Baia neskak be bai, ezta?
- Bai, gure denporan, ba, hoixe, edo jaixen-edo urteten genduen edo erromerixa edo hamen edo Durangora edo zerien, ta bai, edo kafietesne bat edo refresko bat udan edo...
- Hori lehen, gaztetan?
- Bai, bai.

Egilea(k): Ander Payo (Eibar BHI)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia