Entrenamenduak eurek euretara
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAL-014-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Pilotariek eurek euretara entrenatzen zuten. Pedro, esaterako, Gallastegirekin-eta batzen zen Eibarren. Astean behin edo entrenatzen zuten.
- Proiektua: Zaldibarko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Etxazarra
- Data: 2013(e)ko ekainaren 16a
- Iraupena: 0:01:39
- Erref: ZAL-014/007
- Kodifikatzailea: Ainhoa Etxazarra
- Gaia(k): Aisia » Kirola » Pilota
Transkripzioa
-Ta orduen eiten zan oingo moduen? Esan gure dot, oingo moduen eiten zan…
-Oin… gehixa zainddute ta zerien daz, enpresak be zainddu eitten dabe gehixa, entrenamentuek be eurek imintten dittue, ipiñi eitten dotsez ta. Lehen bakotxak bere.. berak eitten ebana.
-A bai? Entrenamentuek zuk?
-Bai, bai, noberen aidera.
-Osea, entrenadore barik eta…
-Keba, ez. Botillero partidon bat jokatzen zanien mano a manokue edo, botillero. Baiña bestela, noberak eitten eban zera… Gaur horrexetik preparaute ta e… hobeto daz. Enpresiek epiñitte daukaz zeintzukin entrenau, zer ein ta /ein dde/… lehen bakotxak beren aidera. Guk Akarregiaz ta Gallastegiaz eitten gendun Eiberren entrenamentue.
-Osea, batu eiten zintzien.
-Bai, baiñe geuk bata besteai deittute. Ta oin enpresak eurek epintten dittue.
-Eta egunero entrenetan zinduen?
-Ez! Oin eingo dittue e? oin preparaute daz ta zerien… baiñe lehen, astien entrenau baten ta gero ba partidue, domeketan ta eguenetan ta zapatuetan ta jokatzen zien. Bergaran jokatzen zan eguaztenetan ta zapatuetan ta Eiberren eguenien ta domeketan. Ta partiduen bat astien beti zenduken ta gero ba entrenamentoa. Baiñe gaur ya diferente dabiz, gaur ginasiuen ta zerien ta diferente.
-Ya, oseake zuek oingo beste ez ezta? Oingo beste ez.
-Lehenguen, ba bakotxak berak itten ebana. Horrexegaittik, ba lehen esan dotsut moduen /moruen/, dedikadu neu be ez nintzen ein asko pelotara bakarrik, ze noberai urte biher eutsan /bitsan/, ta beste geuze batzutan epiñi ninduzen, ba hara gehixa tietu pelotara zaiñtzeko baiño.
Egilea(k): Ainhoa Etxazarra
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!