Geletako ohola hareatu
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAL-010-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Geletan, ohola edukitzen zuten behegainean. Noizean behin, hareatu egiten zuten, harearekin igurtzi.
- Proiektua: Zaldibarko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2013(e)ko maiatzaren 23a
- Iraupena: 0:01:05
- Erref: ZAL-010/005
- Kodifikatzailea: Ainhoa Etxazarra
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko zereginak
Transkripzioa
-Jose Luis: Ta, kuartuetan behien ohola. Ta harek nozien behin, arenau esaten jakon /esateakon/. Uretan bustitte?
-Elena: Ez, uretan busti barik.
-Jose Luis: ba horixe ba. Baiña harie, hariaz, ra-ra-ra, dana, dana, dana paseu. Ta gero gaiñetik barriro kentzen zittun harek hare hondarrak eta hare guztiek eta ohola geratzen ziren… zuri-zuri geratzen ziren. Kuartuetako beheko oholak. Ya ahaztu eitten die…
-Elkarrizketatzailea: Danak belauniko gaiñera.
-Jose Luis: Buf! Hoixe! Belauniko. Buf! Hoixe belauniko.
-Elkarrizketatzailea: Fregonarik eta…
-Elena: Bai! Fregonie…
-Jose Luis: Ez, ez. Zemat urtekue da fregonie ba?
-Elena: Gu zahartute […]
-Jose Luis: Bai… Hoixe. Lehen belauniko plantaute. Eskuek be gastau biherrien.
-Elkarrizketatzailea: Hori be nok eitten eban?
-Jose Luis: Hori? Amak. Askotan behintzet. Nik halan ezautu neban, ama.
-Elena: Behiek eitten? Neuk be bai. Baten baiño gehixautan.
-Jose Luis: Baiñe… buf!
-Elena: Orduen eitten zan, halantxik in biher zan /in bizan/ ta.
Egilea(k): Ainhoa Etxazarra
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!