Arropak eta zapatilak zuritzen
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAL-010-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Pastilla batzuk erabiltzen zituzten domeketako zapatilak zuritzeko. Arropa zuriari, ostera, anila botatzen zioten. Euren ume sasoian, amak sosazko bola moduko batzuekin egiten zuen lixiba.
- Proiektua: Zaldibarko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2013(e)ko maiatzaren 23a
- Iraupena: 0:01:52
- Erref: ZAL-010/004
- Kodifikatzailea: Ainhoa Etxazarra
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu » Arropa garbitzea
Transkripzioa
-Jose Luis: Orduen gaiñera, ya danien esateko, danien esango neunke zala zapatilla zurixe erueten zan. Zapatillie, zurixe. Da egoten zien holangoxe pastilla batzuek, ta haregaz ra-ra-ra ta jo ta domekarako zuri-zuri eiñdde, ta jolin!
-Elena: Elegante.
-Jose Luis: Bai.
-Elena: Hoixe zan, gure bizimodue /bizimorue/.
-Jose Luis: Ta erropa zurixei eitten jakona /eitteakona/, añille. Badakixu, entzun dozu sekule?
-Elkarrizketatzailea: Bai, entzutez bai.
-Elena: Entzun bai, ikusi ez dozu sekule ein?
-Jose Luis: Harek beste toke bat emoten dotsa /emoteotsa/. Bai.
-Elena: Oin jaboiek dakar.
-Jose Luis: Bai ba, baiña orduen? Aparte. Aiñtxiñeko geuzak.
-Elkarrizketatzailea: Ta lejia edo ez zan e… lixibie edo?
-Elena:Bai, lixibiek… bai, orduen lixibie eitten zanien… gero ez zan /etzan/ eitten baiña lexibie izaten zan holako ontzi biribil bat.
-Jose Luis: Ontzi haundixe e?
-Elena: Gurien hor kanpuen egoten zan. Ta han ez dakit ba, jaboie emonda sartzen zittuen ala ez dakit zelan… ipintten zittuen ta sosak edo…
-Jose Luis: Lejia bolak edo ez baziren.
-Elena: Lejia bolak edo sosak.
-Jose Luis: Lejie be bolak egoten zien, geuza batzuetarako.
-Elena: Gu umiek gintzezan, baiñe ni akordetan naz amak… gure amak ur berue botaten otsan gaiñetik noizek behiñien /nozepiñien/.
-Jose Luis: lixibie…
-Elkarrizketatzailea: Ta surteko hautse?
-Jose Luis: Suteko hautse be entzutie badekot.
-Elena: Baiñe ni ez naz akordetan.
-JoseLuis: Entzutie bai.
-Elena: Zuk entzun dozu itxurie.
-Elkarrizketatzailea: Bai.
-Jose Luis: Bai ta /bai tte/ sartzen ostezela ereuntse.
-Elena: Erauntse edo, bai pixkat.
-Jose Luis: Ereuntse be bai.
-Elkarrizketatzailea: Usiñie?
-Jose Luis: Bai. Ba orduen ez egoen besterik eta hori.
-Elena: Bakotxak bere inbentuek.
Egilea(k): Ainhoa Etxazarra
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!