Miren Ynchausti Larrauri
Uztaritze (Lapurdi) (1938)
Biografia
Manuel Ynchausti eta Ana Belen Larrauriren laugarren alaba. Aita, Filipinetan jaiotako enpresaburua, euskal kulturaren mezenas izan zen: besteak beste, erbestean zegoen euskal gobernuari lagundu zion. Uztaritzen jaio zen Miren, Intxausti-Baita etxean (bost senide irten ziren aurrera, lehenengoa jaio eta berehala hil baitzen: Antonio Manilan jaio zen, Ana Belen Donostian, Jokin -Miren bezala- Uztaritzen eta Arantzazu AEBn). II. Mundu Gerra hasi zenean familia AEBra joan zen bizitzera, White Plains hirira (New York). Hantxe pasatu zuen haurtzaroa Mirenek. 1947an itzuli ziren Euskal Herrira, Uztaritzera. Bertan egin zituen oinarrizko ikasketak; Parisera joan zen gero, itzulpengintzako ikasketak egitera. 1961ean bueltatu zen Uztaritzera, aita oso gaixo zegoelako. 1964tik aurrera Hazparneko eskola batean nerabeei ingelesa irakasten ibili zen, hamar urtean. Don Jose Migel Barandiaranek sortutako Etniker taldean ere ibili zen, Aezkoan ikerketa etnofrafikoa egiten. 1974an Iruñera ezkondu zen, Auritzeko Mai Garaterekin, eta lau seme-alaba izan zituzten. Hizkuntzak irakasten eta itzulpengintzan jardun zuen han ere. Erretiroa hartu ondotik, senar-emazteak Uztaritzera joan ziren bizitzera. Aitaren historia eta ondarea -filmoteka, dokumentuak...- behar bezala kontserbatzeko lan handia egin dute Mirenek eta bere familiak. Elkarrizketa honen helburua ere horixe bera izan da.
Zintak
| # | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
|---|---|---|---|---|---|
| UZR-003 | 2026 | Diasporako Ahotsak | Idoia Etxeberria | ||
| UZR-004 | 2026 | Diasporako Ahotsak | Idoia Etxeberria |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?





