Etxeko pozadera eta Usurbilgo garbitokia
- Proiektua: Usurbilgo Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Eider Etxeberria
- Data: 2010(e)ko uztailaren 29a
- Iraupena: 0:02:18
- Erref: USU-041/012
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Berrikuntzak » Argindarra eta ura , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko zereginak , Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu » Arropa garbitzea
Transkripzioa
-Etxian ura ta argia ba al zenuten?
-Bai. Eta gaiñea aparte genun bosadera. "Poza behera" erderaz esan nahiko du. Un pozo hamaika metro zean goitik behera, ezautu nun nik hua eaten, ur hua, bai. Oandik hor dakat. Etxian dakau. Etxian onduan bai dakau.
-Zer zan, zuena edo?
-Ez ez, guria, guria.
-Herrikuak nola lortzen zuten ura, horrea junda, zuei eskatuta edo?
-Baita hori ezautu genun. Hor barriyuan Gaztañan atzian zeen zeak, emakumiak etortzen zian, baldia botatzen zuen, ura atea ta etxea eamaten zuen.
-Garbiketak iteko, erropak garbitzeko ta?
-Honea etortzen zien. Hemen bazan, aiuntamentuak bazun estalpe bat eta emakumiak horra gobara-edo.
-Zer zan gobara?
-Gobara zan erropa. Maindiriak eta danak hor garbitzen zittuen eta gero hortikan etxea juten zian, burun hartu barriñoya ta etxea eamaten zittuen. Zeatu, zabaldu ta.
-Hori emakumian lana izaten zan?
-Bai. Hori gui ez ziun eakutsi, egiya esan. Ez ziun eakutsi, ta horregatikan dakau faillua guk. Nik biñipin, nik hoixe dakat faillua oaiñ ez deala ezer iten. Honbre, esaten baldin badit hau emaiozu ta holako ordutan eta martxan jarri zazu. Hoi bai, baiño nee kasa ez.
-Eta sukaldian eta emakumiak ibiltzen zian edo?
-Bai, bai. Nik neoni sukaldian baakit, e. Hola gauz bat in bihar danian edo ze bat edo. Arkume bat erre edo oilaskuak erre edo, hoi neonek itten dittut. Bai, hoi bai.
-Hori noiz ikasi dezu?
-Hori gero. Soziedade bat hemen zeatu zanian, pues hor ikasi gendun danak. "Hi ze ai haiz iten?", ta holako, ta ba "nik ikasi nahi dit". Bueno pues holaxe.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!