Gaztañaga baserriaren historia
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan USU-041-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Usurbilgo Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Eider Etxeberria
- Data: 2010(e)ko uztailaren 29a
- Iraupena: 0:02:55
- Erref: USU-041/002
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Aldaketak eta arazoak , Familia eta harremanak » Herriko giroa » Pertsonaia ezagunak , Baserria » Baserriko lanak » Baratzea eta soroa , Baserria » Baserriko lanak » Baserriko animaliak , Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriaren historia eta kokalekua
Transkripzioa
-Bazenuten baratzikan etxian edo?
-Bai, bai, terrenuak dezente gaiñea.
-Eta animalirik bai?
-Animalik bai. Behiyak, behiyak.
-Eta zein ibiltzen zen hoiek zaintzen?
-Ama.
-Eta zuek?
-Gu lanian.
-Nun?
-Michelin-en.
-Baina han hasi baiño leheno umetan ez zenuten etxian lana eiten?
-Bai, ingo ez genun ba! Ittulian eta. Bakizu zer dan ittulian? Ganauen aurretikan, ganauba desbiatu ez dein ba xuxen eamateko pues ittulian esaten zan.
-Eta nun zeneuzkaten ba zuek terrenuak behiak-eta eukitzeko?
-Etxi hauk danak eta beheko etxe hue danak.
-Orduan desberdina izango zan hau dana.
-Frontoiyen atzetikan gue baserrira arte dana zea zan, baratza zan. Eta hau're bai, hau're. Galtzaragaiña edo hoi're.
-Eta ordun oain bezela, oain bihotza da, herriko bihotza zuen baserria, erdi-erdian dago. Lehenago ere hola zan?
-Bai, leheno holaxe zan. Oain bostehun urte holaxe zan eta oain'e bai.
-Noiztikan dago baserria?
-Mil kuatrozientas sesentaitantos edo.
-Beti zuen familiana izan da edo?
-Ez. Hoi aurren-aurrena dakau guk zea Rezolena. Rezola zea, Cementos Rezola. Horrena zan. Bai. Eta geo horrek saldu ziyon gue attonen attai. Donostiarra zan. Gue attonen atta, Don Juan izena zun. Geoztikan hor bizittu izandu zan zea, baiño ez zan harena: Usandizaga. Usandizaga zer zan, maixu bat huan edo. Usandizaga uste dit zala konpositoria. Hemen bizittu zan, haiziak hartzea ekartzen zuen honea, "cambio de aires" edo esaten ziona. Petxutik zeon eta honea etortzen zan. Ta hala're hil in zan.
-Baiña hori bera etortzen zan zuek hemen zendetela edo?
-Bai, bai. Ni ez, nere atten atta ta.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!