Usurbil (Gipuzkoa)

Hileten kategoriak eta haiek ordaintzeko anekdota

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan USU-038-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Lehen norbait hiltzen zenean, etxean janzten zuten. Zer arropa jartzen zitzaien azaltzen dute. Ez zen lan gustagarria izaten. Batzuek hiletarako asegurua ordaintzen zuten. Hiletatan kategoriak zeuden. Familia batek hileta ordaintzeko apaizarekin izandako elkarrizketa graziosoa kontatzen du Iñakik.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- (J) Ordun etxian jazten zan.
- (I) Bai, etxian jantzi ta etxian dana.
- Nola izaten zan? Ze erropa jartzen zitzaion?
- (I) Normalki han esaten zuena.
- (E) Zeozer gehio sartzen zan?
- (I) Sudaiyuak o hoi’re bastante denbora...
- (J)Ordun sartzen zan zea...
- (I) Galtzerdi beltza, behiñik behin, gure osaba Ramonek esaten zuna.
- (J) Bai, nik aittona goatzen diyat, ta bere trajia beltza harek’e, hua ta... Matildek zeatu zian hura.
- (I) Matildek? Bai, Matildek’e hok gehienak.
- (J) Bai, Matildek. Ez da gustagarriya e? Ez da gustagarriya. Baiño baten bat behar ta.
- (I) Ordun kajak’e Pattok iten zixkin, arotzak, ta gero forratu beltzez ta letrak eta kristuak eta... danak berdiña.
- (E) Garestiya izaten zan orduan ere kaja ta hori dana, entiarruan gastuak eta?
- (I) Hoi ez dakit nik. Hoi batzuk aseguratuta Ocason’e bade... Bai, merke ez da izango.
- (J) Ordun ez zan izango Ocasoik e?
- (I) Bai, gure amagiñarreba zana ta hoik aseguratuta zitxen urtetan. Oain, jendia asko ez zala zeatuko? Bale. Oain, nik ere aittak esaten zitena “Hiltzeako diruba zeatu? Ni hiltzen naizenian nahi badue putzua bota neroni”. Ui! Egiya dek eta!
- (J) Hoi hala da, hala da.
- (I) Ui! Leno badakik entiarruak primerakuak eta terzerakuak... primerisima’re bai. Argi guztik...
- (E) Primerisima?
- (I) Bai, bai, primerisima, argi guztik piztuta hor.
- (J) [...] Nikanor primerisima zan.
- (I) Bai, ta a tienpoko mezak esaten zitzayen, a tienpo, aldare bakoitzian mezak, bat eta besten eta... bueno! Hola.
- (J) Hura zan zerura juteko, direkto juten zian hoyek.
- (I) Ta hoi, hortaz bado, txiste bat’e bado, txiste bat o: baserritar aitta-semiak bakarrik bizi, ta aitta gaiñea denboa askuan gaixo, ta azkeneako zittuen xoxa danak basarriyai kiebra jotzeaiño hil zaneako. Ta hil da ta erretoriai, erretoriak ze entiarro in ber ziyen. “Entiarrua? Nahi duna in beyo, baiño nik ez dakat entiarrua pagatzeko diruikan”, “Joño! Hortaiño, tertzerako bat.....”, “Ez, ez, nik ez dakat”, “Ez al dezu familiartekoik o, joño, baten bat laguntzeko?”, “Ez, arreba bat banun, ta hua deabruak eraman zien”, “Deabruak eraman zula?”, “Bai, moja sartu zan”, “Bueno, bueno! Hua Jaungoikuakin ezkonduta dao!”, “Ordun kontuba koiñaubai pasa ber diyok!”

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia