Inuxente eguneko "telefono-zerbitzua"
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan USU-038-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Usurbilgo Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Eider Etxeberria
- Data: 2010(e)ko irailaren 09a
- Iraupena: 0:03:21
- Erref: USU-038/017
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Anekdotak, kontakizunak , Herria, azpiegitura » Berrikuntzak » Aparatuak, objektuak , Familia eta harremanak » Herriko giroa » Herriaren nortasuna
Transkripzioa
- Ta zeoze esaten al zan? Baten batei broma in ta tragatzen baldin bazun, zeoze esaten al zitzaion: “Inuxente!” o...
- A! Hoi bai, esango dizut bat, ikeragarriya in gituan, ya hau hazi xamarrak. Estankon, estankun genitxen. Ordun badakik han gaztiak: Amantxi, Mari Tere, Kontxi, hiru neska gazte’re bada‘re ta hantxe.
- Aitta Bixente.
- Aitta bai, baiña Bixente hilla huan nik esaten deteneako. Hilari ta Bixenten semia, txikiya hoi. Ta bazkalondo batian han, zeatik zan taberna, mertzeriya, “de todo” nola esaten da? Fruteriya ta dana. Ta han genden neskakin ta inuxente eguna. Ta nik esan nitxon Mikeli: “Hi, inuxentada earra ingo genikek, ba! Hola ta hola”, “Ingo diuk!”, “Bale”. Hartu det telefonua, ta ordun huan Eliasek eta Juanek jarri berriya telefonua taillerreko zean, gure Parisko behean arotzerin, bi-hiru egun lehenuo jarri zuela telefonua. Ta nik banitxakin numerua. Deittu dit. Juan atera zitxatan, Elias ez zeon ta Juan: “Bai?”, “Oiga” ta nik trapu bat jarrita bozik eta ez ezautzeko, paiñuelo bat... “Sí, aquí la Telefónica. Estamos haciendo... es un teléfono nuevo, ¿no?”, “Sí” – harek – “sí”, “Estamos haciendo pruebas”, “Sí”, “Meta usted el dedo en el número tres” ta ordun diskua zan “y gire el disco”, “¿Cómo, cómo?” ta entendituarazi nitxon, ta raaa! “Ya está”, “Sí, sí, ahora meta en el siete”, raaa! “ya está”, ta “ahora métalo en el culo”. Tak. Zea, kolgatu nitxon. Ta handik bost minutua Mikelek ostea deittu. Ta deittu dik eta ez hartzen, baiña halako batian hartu zitxon harek: “¿Oiga? ¿Diga?”, ta “Oiga, ¿han estado llamando ahí unos gamberros? Aquí la Telefónica”, “Sí, sí, sí, aquí ha sido, aquí ha sido” iñez eta “Pues era para decirle que ya puede usted sacar el dedo, ¿eh?”. Inuxente eguneko zeak dittuk hoik; baiño geo, aguantatu ezin guk’e parrez, ta gora etorri dittuk ba, ta Elias orduako Juanek esan “Mekauen... hola ta hola ta izandu dit”, eta guri ikusi zigunian, “hoitakon bat izango huan”. Ta nik hoi gure anaiyai, nik ez bainakin ez zala moztutzen, zea, disku harek, ai haiz hizketan eta “meta usted el dedo en el cuatro”, “ya está” ta ez dek konbersaziyua kortatzen, segi iten dik. Ta gure Joxek Beatrizi in ziyona Añorgatik, zea, prueba iten ai ziala ta txistua “Quiero un sonido fino, ¿sabe silbar?” ta “no sé a ver, fii, fi-fi!” iñez hasi dek ta Arantxak “ze ai haiz, neska!”, txistua jo eziñik. Ordun iñuxente eguna era... puff, bai.
Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!