Usurbil (Gipuzkoa)

Inuxente egunerako egindako abestia

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan USU-038-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Inuxente egunerako abesti bat sortu zuen Joxe Soroak. Abestia kantatzen dute.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Inuxente Eguna?
-Inuxente Egunian, leheno esan deuna, Joxe Soroak, este, okurrittu in zaion, ta prepaatu zian ta danok eta, nola esaten da?, Karnabaletan bezelaxe. Ordun atea zuen abestiya Txamuntona. "Usulbildarrak daukate sagardua alkate", ordun atea zan. "Txamuntuko kale nagusiyan daukagu... Usurbilgo Kale Nagusiyan/ Txamuntuko zapaterian/ daukagu txoko bat maitea/ euskal bilera garbian./ Han egiten dira modu onian konpondu gauza guztiak/ tontuak ere arkitzen dira pozez beterik gure artian". Hoi atea zun Joxe horrek ta Inuxente Eguneako. Eta atea zien, bueno, gue osaba Ezkerra, Mikelen eta aitta, zakillotia, baakik, halakuakin. Bere mantal zuriya ta. "Polvos talco" uste dit ekarri zula Michelindik eta danak hola. Gue Joxek maskara zin. Errerueneko Martxial nola..., hoin astua're kanpuan huan. Ta hola, erokeri kristona ta. Joño. Agiñaa konbidatuta, Agiña kamioia etorri ta eaman eta. Iñuxente eguneko zea hoi zan, Iñuxente eguneako ateria.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia