Inuxente egunerako egindako abestia
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
- Proiektua: Usurbilgo Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Eider Etxeberria
- Data: 2010(e)ko irailaren 09a
- Iraupena: 0:01:43
- Erref: USU-038/015
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Herriko giroa » Herriaren nortasuna , Ohiturak eta bizimodua » Kantak
Transkripzioa
-Inuxente Eguna?
-Inuxente Egunian, leheno esan deuna, Joxe Soroak, este, okurrittu in zaion, ta prepaatu zian ta danok eta, nola esaten da?, Karnabaletan bezelaxe. Ordun atea zuen abestiya Txamuntona. "Usulbildarrak daukate sagardua alkate", ordun atea zan. "Txamuntuko kale nagusiyan daukagu... Usurbilgo Kale Nagusiyan/ Txamuntuko zapaterian/ daukagu txoko bat maitea/ euskal bilera garbian./ Han egiten dira modu onian konpondu gauza guztiak/ tontuak ere arkitzen dira pozez beterik gure artian". Hoi atea zun Joxe horrek ta Inuxente Eguneako. Eta atea zien, bueno, gue osaba Ezkerra, Mikelen eta aitta, zakillotia, baakik, halakuakin. Bere mantal zuriya ta. "Polvos talco" uste dit ekarri zula Michelindik eta danak hola. Gue Joxek maskara zin. Errerueneko Martxial nola..., hoin astua're kanpuan huan. Ta hola, erokeri kristona ta. Joño. Agiñaa konbidatuta, Agiña kamioia etorri ta eaman eta. Iñuxente eguneko zea hoi zan, Iñuxente eguneako ateria.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!