Usurbil (Gipuzkoa)

Donostiako zezen-plaza

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan USU-037-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Behin joan ziren Joxe eta Iñaki Donostiako zezen-plazara. Donostiako zezen-plaza zaila omen zen; Manolete toreroa ere etortzen zen hara. Plaza hura non zegoen azaltzen dute.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta zezenetara juten ziñatela edo?
-Behiñ. Ez dakit nik nundik eta nola jun giñen. Hoi goatzen naiz. Torerua, gaiñea, Cesar Girón. Sekula ez zat ahaztuko. Eta hua bukatu genunian honek entrenamentua zula eta zeara, mollaa.
-Zezenak orain bezelakuak zian orduan ere edo?
-Bai, bai. Estilo hoi. Bai, bai. Banderillak eta kristuak eta.
Joxe: -Ordun Donostia etortzen zan Manolete.
-Bai, onena. Plazik onenetakua zala esaten zuen Donostiya.
Joxe: Zailla, plaza zailla esaten zuen. Hemen belarriya emateko aurrena berai moztutzen ziyen. Toreruai beai ta geo...
-Ez, hemen ateatzeko asko eskatzen zana, osea... Hala esaten zuen. [...] entendittu. Eta oain goatzen naiz hua ikusi, ni gehiyo ez naiz izandu hola korridan.
-Nun zian orduan?
-Plaza de toros, zean zeon hoi, oain Txofre Donostin Groseko ze hortan.
Joxe: -Hor zan bai.
-Hortik nola jun giñen mollaa eta honena goatzen naiz. Oain goiyen.
Joxe: -[...]
-Illunbera?
-Ez zaizu gustatzen?
-Illunbea gauza askotaa jun leikek, e. Konziertuk eta kristuak gaurko egunian.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia