Puntapaxen bainatzen zirenekoa
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan USU-037-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Usurbilgo Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Eider Etxeberria
- Data: 2010(e)ko irailaren 09a
- Iraupena: 0:02:06
- Erref: USU-037/023
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Bainuak, errekak eta uretako jolasak , Aisia » Kirola » Uretako kirolak
Transkripzioa
-Ni gogoratzen nak, gaiñea, janda ez dakit zenbat denboan dijestiyua in arte ez dala sartu bihar eta. Artean bazkaiya hemen deula igual ta. Trajebañua aitten galtza zarrak ebaki ta moztu ta segi. Ta han sartu ta aspertzen hitzanian handik atea ta Ugartera perillak jatea (makatzak) riki-raka. Ta perillak ostu ta ja eta ta raust, ostera potzura.
Joxe: -San Juan sagarrak...
-Bueno, oaingo igualtsu.
Joxe: -Aranak, aranak janda.
-Klaudiak, klaudi aranak, jesus!
-Ez zizuen ezer iten...
-Jaten ez zenunian gosia edo hola.
-Trajebañua esan dezu aitan galtzak moztuta.
-Aitten galtza zarrak moztu ta, klaro.
-Hoiek lortzeko're.
-Eta nexkak?
-Nexkak ez zien ibiltzen gukin.
-Hori mutillen kontua?
-Neskak juten baldin bazian...
Joxe: -Neskak'e bazittuan hor ibiltzen zienak, e.
-Izango hittuan.
Joxe: -Bai, bai, bai. Gure arreba zarrena ta hor ibltzen hittuan. Bai, bai, bai.
-Gu giñen mutil... bueno... Bahuan bat, joe, igari bazekila ta. Hor labaderua bezela huan, eta geo zulua. Hemen labaderua, zulora jun dek eta hua lurra ukittuz bai earki. Uuuu, mekauen... Bazekila, ja!
-Ikasiko zun.
-Ikasi beharko.
-Eta nola ikasten zenuten?
-Benga, uretaa bota, benga. Egia esan nik hau (braza), beti, hau (krol) baiño beti zea. Errexo.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!