Usurbil (Gipuzkoa)

Igerian errekan ikasi eta ibaian gustura ibili

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan USU-037-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Iñakik umetatik zekien igeri egiten. Joxeri ez zioten uzten etxean igeri egiten; herriko umeek Puntapaxen ikasten zuten. Iñakik nahiago izaten zuen ibaian bainatu itsasoan baino, urpean ibiltzea gustatzen baitzitzaion.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ni berriz erriyuan sartu... Artian..., orduako ya bastante zikintzen hasi huan erriyua, baiño. Sartu ta urazpin besteaiño juten niñun.
Joxe: -Ez ziguen etxian uzten, etxian ez ziguen uzten. Hemen Puntapax [...].
-Hor ikasten genin.
Joxe: -Danak hor ikasten zuen.
-Non, Puntapaxen?
-Puntapax deitzen zaiyon, hemendik, erreka hau.
Joxe: -Putzua zan, putzu [...] politta, ta
-[Goala?] jotzeko're bai, ta geo zulo dexentia. Han ikasi gendun.
-Nola ikasten zan han?
-Plisti-plasta, pixkana-pixkana....
Joxe: -Danak hor ikasten zuen. Gure amak utzi? Bueno!
-Bildurra edo?
Joxe: -Bildurrak ba, bildurrak.
-Gero ur gezian... Gero Agiñako estaziyuan parian ziok zea, Don Anbrosion eta nola? Han. Zea, pizina bezela dek han. Han asko ibilli nak ni.
-Joxe: -Oain'e han eon bihar dik.
-Bai, bai, han eongo dek hue. Ta ni plaiya jun geo, e, ta nazkatu iten niñun, zeatik ur azpin ibiltzen ohittuba. Eta itxasoko urak gatz asko ta ez baitu zea. Han, kauen!, kontuatzeako gora. Ni erriyoa juten niñun. Orioa jun eta plaiya juteko ordez erriyoan ibiltzen niñun. Ni bai, gehienian.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia