Neskekin ere hika
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan USU-037-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Dantza-taldeko neskekin eta arrebarekin hika egiten zuen Iñakik, baina beste emakumeekin ez.
- Proiektua: Usurbilgo Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Eider Etxeberria
- Data: 2010(e)ko irailaren 09a
- Iraupena: 0:01:03
- Erref: USU-037/001
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Euskara » Tratamenduak , Euskara » Tratamenduak » Hitanoari buruz
Transkripzioa
-Lehenaokuan esan nizun eta gaixki aitu nitzan. Nik taldeko neskakin danakin hika, danakin. Ta gaiñea kontuatu nitzan Mikelen... Nola Glorin anibersaiyua, Mikel, silla de ruedasian. Ta ordun. Terexi, klaro, dantza-kuadrillakuak ya danak hor zien: Kapittonekua ta, Dionixi zea, Dioni Beraetxe ta, taldekuak: "Joño, kaixo Iñaki ta. Ze mouz habil eta". Mekauben la india!, ta, egiya. Danakin hika. Lurdes lehengusua ta. Baiño han danakin hika iten nuen nik. -Bestela beste emakumiekin? -Beste..., ez, ez. beti zu. -Konfiantza haundia bihar al zan? -Bai. Anai-arrebak hika iten gendun guk. Baiño oso konfiyantza haundiya. Han nik ikeragarriya konfiantza neskakin, ikeragarriya gaiñea.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!