Fusilamenduak bere begiz ikusitakoa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan USU-029-041 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Usurbilgo Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Eider Etxeberria - Iñaki Urkia
- Data: 2010(e)ko abuztuaren 03a
- Iraupena: 0:02:09
- Erref: USU-029/041
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Errepresioa
Transkripzioa
-Eta ba al dakizu geo hiltzen zittuenian. Hoi ere bai, ni jeneralmente peria nei bialtzen zian, zeoze landaria ekarri edo. Bizikletan, garbi esango dizut, bizikletan ibiltzen nitzan oso habilla. Ni Udarregi difuntuakin eta hoik danakin, Arpidetakin eta hola ibiltzen niñun, e. Hala Hernania jun nitzan eta banatorren etxea Hernanitik eta "alto! Da la vuelta". Bale. Hoi aurrenekuan. Lasartea. Handik barrena.
-Alto zeinek?
-Reketiak edo Falanjiak. Soldaduk. Jakin zan zein zian. Putakumiak, bale. Buelta. Ta Kortaren etxe parea pasatzerakuan, tarrarraaaat! metrailletakin. Aceros-ko pari hortan goian. Hamar metron okerrik be markatuko nuke nun dan. Etorri zaizkit nei jendia badakitela iñez.
-Zein hil zittuen han?
-Puf! Bueno! Berrogeita hamar bezela ehun. Bueno, bueno, bueno. Geo hurrungo egunian odol mantxak egoten zian. Odola baakizu. Pareta hola, pareta haundia zan, etxe honen altura bai. Ta eskiñan jartzen zittuen ta rrarraat!, batzuek barrena bestiak kanpoa. Abajo. Tapatu. Kamionakin edo harriya ekartzen zuen, bota eta. "Al otro día otros tantos, y tira palante". Ze uste dezu hau ze izan dala? Kosovo... Bonbak jarri zittuela ta. Oin adelanto gehiyo do ta bonbak. Ordun bonbak izan [balia] ez dakit ze pasako zan. Hoik hola dira. Hoik neronen begiekin ikusik.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!